Bilatzailea:

Zerbitzuak |

Zerbitzu ekonomikoak

Zerbitzu ekonomikoak

Ikus azpimenua

Zerbitzu ekonomikoak

Arlo ekonomikoak udal-sail hauek hartzen ditu:

KONTU-HARTZAILETZA:

Funtzioak:

  • Udalaren Aurrekontu Proiektua eta bere Exekuzio Oinarria egitea, bere izapidetzearen kudeaketa, eta honen exekuzioaren jarraipena egitea.
  • Aurrekontu-politikaren arloko jarraibideak eta orientabideak proposatzea, bai eta politika horren jarraipena eta azterketa egitea ere.
  • Gastu publikoaren eta gastu-programa eta -politiken bilakaerari buruzko azterlanak eta txostenak egitea, aurrekontu-politika eraginkorra eta koherentea ahalbidetzeko.

DIRUZAINTZA-ERRENTAK- DIRU-BILKETA:

Funtzioak:

  • Diruzaintzako aurreikuspen-planak egitea eta mantentzea.
  • Udalaren jarduera ekonomikotik eratorritako kobrantzak eta ordainketak egitea.
  • Banku-kontuen, baloreen eta gordailuen kontrola.
  • Diru-bilketa mailak optimizatzea.
  • Eskubideak biltzeko prozeduraren kudeaketa integrala.
  • Udalerriko zergadunei eta zerga-erroldei buruzko informazioa eguneratuta edukitzea.
  • Tributuen likidazioa egitea, une bakoitzean indarrean dauden onurak eta zerga-salbuespenak aplikatuta, eta hainbat zerga eta tasa kobratzeko erroldak egitea.
  • Bere eskumeneko gaietan aurkezten diren erreklamazioei buruzko informazioa.