Bilatzailea:

Zerbitzuak | Euskara |

Euskaraz bizi

Euskaraz bizi

Ikus azpimenua

Udalekuak

udalekuak2023

Lekuak, txandak, ordutegia eta hautazko zerbitzuak

udalekuak2021-txandak

Izen-ematea

2023/03/20 - 2023/04/02
www.galdakao.eus/udalekuak helbidean egin behar da, telematikoki
Laguntza behar izanez gero, eskatu hitzordua 944010540 telefonoan. Informazio gehiago hemen.

Plaza kopurua

Gehienez 550 plaza.
Plaza horien % 8 gordeko da ondorengo kasuetarako.
(informazio gehiago hemen)
Adin-tartea 4-11 urte (2012-2019 urte bitartean jaioak

Lekuak,txandak,ordutegia eta hautazko zerbitzuak

udalekuak2022-prrezioak *Hobarien eta dokumentazioaren inguruko informazio gehiago Informazio gehiago hemen.

**DBE (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) eta GLL (Gizarte-larrialdietarako Laguntzak).

***% 30eko edo % 50eko hobaria lortu nahi duten bizikidetza-unitatearen diru-sarrerak kalkulatzeko, bizikidetza-unitateko kide guztien errenta-ziurtagiriko zerga-oinarri orokorra eta aurrezki-oinarria batuko dira (aitorpenik aurkeztu ez bada, baliozkoa izango da, eta jasotako diru-sarrerak egiaztatzeko zuzenbidean onartutako edozein ziurtagiri edo dokumentu eskatuko da).



Zozketa

Izen-ematearen epe barruan aurkeztutako eskaerak eskainitako plazak baino gehiago balira, zozketa egingo litzateke.

Ordainketak

Ez da plazarik gordeko haur bakoitzari dagokion kuota ordaindu arte.
Ordainketak egiteko epea behin betiko zerrendak argitaratu ondoren jakinaraziko du Udalak.

Ez da epez kanpo egindako ordainketarik onartuko.

Jardueran baja ematea eta kuotak itzultzea

Hiri-udalekuetan parte hartzeko ezarritako kuota ordainduta izan arren, Galdakaoko Uda- lak zenbait inguruabar aurreikusi ditu kuota horiek itzuli ahal izateko, betiere dagozkion frogagiriak aurkeztuz gero. Informazio gehiago hemen.

Familiekin batzarrak

Udalekuak hasi orduko, parte hartuko duten haurren familiekin batzarrak egingo dira. Bertan emango da behar den informazio guztia: programazioa, funtzionamendua, segurtasun-protokoloa, kontaktu- rako telefonoa, etab..

Programaren aldaketak

Programak aldaketak izan ditzake, COVID-19k eragindako egoeraren arabera eta osasun-agintarien aholkuak errespetatuz. Higiene- eta segurtasun-neurriei dagokienez, osasun-agintariek bere garaian programan parte hartu ahal izateko emandako gomendioak eta neurriak bete beharko dira.

Informazio gehiago

Galdakaoko Udala
Hezkuntza eta Euskara Arloa
Tel.: 944010540
hezkuntza-euskara@galdakao.eus · www.galdakao.eus/udalekuak