Bilatzailea:

Zerbitzuak | Euskara |

Hiri udalekuak

Hiri udalekuak

Ikus azpimenua

udalekuak2025

Izen-ematea

  • Epea: 2025/04/28 - 2025/05/9 (biak barne)
  • Izen-emate dataren hurrenkeran onartuko dira plazak.
  • Orri honetan egin behar da, telematikoki.
  • Laguntza behar izanez gero, eskatu hitzordua 944010540 telefonoan (07:30-15:30)

Lekuak, txandak, ordutegia eta hautazko zerbitzuak


Plaza kopurua

  • Gehienez 560 plaza.
  • Parte-hartzaileen adin-tartea: 4-11
  • Jaiotze-datak: 2014/01/01-2021/12/31

Dokumentazioa, prezioak eta hobariak

udalekuak2025-dokumentazioa-prezioak-hobariak

**(1) % 30eko, % 50eko edo %85eko hobaria lortu nahi duten bizikidetza-unitatearen diru-sarrerak kalkulatzeko, bizikidetza-unitateko kide konputagarrien errenta ziurgaririko zerga-oinarri orokorra eta aurrezki-oinarria batuko dira (aitorpenik aurkeztu ez bada, jasotako diru-sarrerak egiaztatzeko zuzenbidean onartutako edozein ziurtagiri edo dokumentu eskatuko da).


Ordainketak

  • Ordainketa izen-ematerekin batera egin behar da..

Jardueran baja ematea eta kuotak itzultzea

Hiri-udalekuetan parte hartzeko ezarritako kuota ordainduta izan arren, Galdakaoko Udalak zenbait inguruabar aurreikusi ditu kuota horiek itzuli ahal izateko, betiere dagozkion frogagiriak aurkeztuz gero.


Familiekin batzarrak

Udalekuak hasi orduko, parte hartuko duten haurren familiekin batzarrak egingo dira. Bertan emango da behar den informazio guztia: programazioa, ekintzak, irteerak, koordinatzailearekin harremana, telefono zenbakiak, etab.


Harremanetarako

Galdakaoko Udala
Hezkuntza eta Euskara Arloa
Tel.: 944010540
hezkuntza-euskara@galdakao.eus



udalekuak2022