Hirigintza

Galdakaoko udalerriko babes publikoko etxebizitza beharren ezagutza

Zer da? - Zertan datza?

Galdakaoko bizilagunek eskaera bat aurkeztu ahal izango dute, babes publikoko etxebizitza beharrak ezagutzeko.
Galdakaoko Udalak ekimen hau bultzatu du, Galdakaoko babes publikoko etxebizitza beharra ezagutzeko, behin azken urteetako 243 babes ofizialeko etxeak esleitu ondoren (Urreta, Gorosibai, Gurutze eta Bengoetxe) eta itxaron zerrendak agortu ostean.
Ekimen honek beharrizan jakin honi buruzko datu errealak lortzea du helburu, udalerrian etorkizuneko babes ofizialeko etxebizitza promozioak planifikatu ahal izateko.
Hartarako, interesdun pertsona orok eskabide bat bete beharko du Galdakaoko Udalaren Esan-Hiritarren Arretarako Zerbitzuko bulegoetan (Bilbo, 4), hurrengo datuak utziz: datu pertsonalak eta elkarbizitza unitateko kide kopurua, eta unitatean mugikortasun mugatua duen desgaitasun fisikorik duen inor badagoen zehaztu beharko du.

Nork eska dezake?

Galdakaoko bizilagunek eskaera bat aurkeztu ahal izango dute, babes publikoko etxebizitza beharrak ezagutzeko.
Babes publikoko etxebizitza baten emakidadun izateko oinarrizko baldintzak hurrengoak dira:
- Elkarbizitzako unitateko kideek 9.000 eta 39.000 euro arteko diru-sarrerak izatea (baliteke soldata gordinak kopuru hau baino handiagoak izatea, baina koefiziente zuzentzaileak daude)
- Etxebizitzarik ez izatea, izan EAEn edo bertatik kanpo (hau izan ohi da ohiko kasua, baina etxebizitza bat izan arren BOE baterako eskubidea izateko salbuespenak badaude: etxebizitza judizialki ezkontide ohiarena izatea, 70 urtetik gorako pertsona nagusien kasuan irisgarritasun arazoak dituzten etxebizitzak, familiako kide bakoitzeko azalera erabilgarria 15m2/pertsonako baino txikiagoa izatea...)
- Azken bi urteetan boe bati uko egin ez izana.
- Urtebeteko errolda EAEn (Udalak beti eskatu ohi du baldintzetan elkarbizitza unitateko kide bat udalerrian erroldatua egotea) ESKAERA HAU AURKEZTEAK EZ DU ESAN NAHI UDALETXEKO ITXARON ZERRENDAN IZENA EMANDA DAUDENIK.

Non tramitatzen da?

Esan bulegoan

Beharrezko dokumentazioa

Eskaera bakarrik aurkeztu beharko dute, ez zaie dokumentazio gehigarririk eskatuko.

Jaso ondoko prozedura

Arlo teknikoari bidali.

Prezioa / Kostua

Ez du kosturik suposatzen hiritarrarentzat

Prozesuaren epeak

Epea maiatzaren 15etik uztailaren 15a arte egongo da zabalik.

Ondoko tramiteen laburpena

Lege esparrua

Tramiteetarako dokumentuak