Hirigintza

Garbiguneetako bilketa (BFA)

Zer da? - Zertan datza?

BFAko Garbiguneen bitarteko hondakinen bilketa
Hondakin onargarriak - Eraikuntzako eta eraispeneko harri- hondakinak (EEH) edo obra-hondakinak: adreiluak, hormigoia, lauzak, zeramika, konketak, komunak, etab. (uralita eta fibrozementuzko elementuak izan ezik). Ikusi kopuruen mugak Garbiguneen Araudiaren 6.artikuluan.
- Beste EEH batzuk: egurrak (parketa, oholtzak, markoak.), kristalak, plastikoak, etab. Ikusi kopuruen mugak Garbiguneen Araudiaren 6.artikuluan.
- EGURRA: armairuak, aulkiak, kaxak, ateak, oheak, paletak, etab. HONDAKIN HANDIAK: altzariak, lastairak, somierrak, etab.
- PLASTIKOAK: pertsianak, aulkiak, mahaiak, jostailuak, bilgarriak, polietilenozko bidoiak, film plastikoa, porexa, etab.
- Metalak eta txatarra: berogailuak, bizikletak, harraskak, antenak, aulkiak, bidoiak, etab.
- Hondakin metaliko txikiak, hala nola zartaginak edo eltzeak.
- TEEH handiak (Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinak): 50 zentimetrotatik gorako dimentsioko hozkailuak, garbigailuak, ontzigarbigailuak, sukaldeko plakak, aire girotuko gailuak, etab.
- TEEH txikiak (Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinak): 50 zentimetrotatik beherako dimentsioko xaflak, txigorgailuak, baskulak, labeak, mikrouhinak, bideoak, DVD erreproduzitzaileak, etab.
- Informatika eta telekomunikazioetako ekipamenduak: mahai gaineko ordenagailuak, portatilak, periferikoak, mugikorrak eta 50 zentimetrotatik beherako dimentsioko telekomunikazioetako elementuak.
- PAPERA ETA KARTOIA: kartoizko kaxak, bilgarriak, aldizkariak, egunkariak, etab.
- LOREZAINTZA: inausketen hondakinak, zuhaixkak, etab.
- BERRERABILTZEKO OBJEKTUAK. BERRERABILTZEKO ETXOLETAN, oraindik erabiltzeko moduan dauden gauzak utziko dira, hala nola altzariak (armairuak, mahaiak, aulkiak, etab.), etxeko tresna elektrikoak (arropa-garbigailuak, ontzi-garbigailuak, lehorgailuak, mikrouhin-labeak, etab.), tresna elektriko eta elektroniko txikiak, telebistak, jostailuak, bazarreko produktuak, liburuak, etab. BASAURI, BARAKALDO, DURANGO, ERANDIO, GERNIKA, GETXO, GUEÑES, IGORRE eta MARKINAKO garbiguneek erabiltzaileek eramandako eta, haien egoera eta erabilera kontuan hartuta, oraindik beste erabilera bat emateko moduan dauden objektuak eta gauzak berrerabiltzeko gune bat izango dute.
- Biltegiratzeko baldintza bereziak kontuan hartuta, HONDAKIN FITOSANITARIOEN ONTZIAK honako garbigune hauetan jasoko dira soilik: DERIO, DURANGO, GERNIKA, GUEÑES, IGORRE, KARRANTZA, MARKINA, MUNGIA ETA SANTURTZI.
Horrez gain, etxekoak bereziki:
- Ibilgailu ez-industrialen pneumatikoak, uztaietatik edo zati metalikoetatik bereizita. Ikusi kopuruen mugak Garbiguneen Araudiaren 6.artikuluan.
- Sukaldean erabilitako olioa (ontzi itxietan),
- Automozioan erabilitako olioa (ontzi itxietan). Ikusi kopuruen mugak Garbiguneen Araudiaren 6.artikuluan.
- Olio-iragazkiak. Ikusi kopuruen mugak Garbiguneen Araudiaren 6.artikuluan.
- Metagailuak: autoen bateriak eta metagailuak oro har.
- Mota guztietako pilak
- Fluoreszenteak
- Toner-kartutxoak
- Sakelako telefonoak
- CD, DVD, bideo-zintak eta kaseteak
- Merkuriozko termometroak
- Plastikozko eta aluminiozko kafe-kapsulak, etab.
- Produktu fotokimikoak (erradiografiak, filmak eta argazki-papera, etab.).
Etxeko zenbait hondakin arriskutsu biltzeko baldintza bereziak behar direnez, BASAURI, BARAKALDO, DURANGO, ERANDIO, GERNIKA, GETXO, GUEÑES, IGORRE ETA MARKINAko garbiguneetan soilik jasoko dira: margoak, bernizak, disolbatzaileak, kolak, dekapatzaileak, trementina sintetikoa, koloregaiak, zuraren babesleak, aerosolak; horiek ontzi itxietan eramango dira. Ikusi kopuruen mugak Garbiguneen Araudiaren 6.artikuluan.

Nork eska dezake?

A) Garbigunea erabiltzaile hauentzat da:
* Etxebizitza partikularrak.
* Etxeetako obra txikien autonomoak (Ikus 3. puntua: Mugak).
* Saltoki txikiak (ikus 3. puntua: Mugak).
* Bulegoak (ikus 3. puntua: Mugak).
B) Ondoko hauek EZIN DUTE hondakinik utzi Garbigunean:
* Udalak.
* Hiri hondakinak biltzen dituzten enpresak.
* Hondakin inerteen bilketa kudeatzaileak.
* Industriak oro har.
* Eraispen enpresak.
* Merkataritza: saltoki handiak.
* Konponketa tailerrak.
Mugak *Etxean sortutako hondakinak eta asimilagarriak soilik onartuko dira.
* GPBaren arabera 3500 kg baino txikiagoak diren ibilgailuak.
* Muga: 2m3 bolumenean edo 750 kg pertsona/aste/Garbigune sare osoko.
* Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen kasuan EEH, lizentzia beharrik ez duten obra txikientzat hurrengoak onartuko dira Garbigune sare osoan: pertsona/aste/ibilgailuko 5 zakuri dagozkion hondakinak.
* Unitateen kasuan, 3 ate, 3 leiho, 3 marko, eta abar onartuko dira.
* Pneumatikoak: gehienez 5 unitate erabiltzaile/urteko

Non tramitatzen da?

Basauriko Garbigunea, San Miguel auzoa z/g, sidenor ondoan
Astelehenetik ostiralera 9:00 - 13:30 / 15:30 - 18:00
Larunbata 9:00 - 13:30 / 15:30 - 18:00
Igandea 9:00 - 15:00

Beharrezko dokumentazioa

Kasu guztietan ibilgailuaren matrikula eta utzitako hondakin kopurua idatziko dira, eta, beharrezko den kasuetan, erabiltzailearen NAN.
Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen kasuan (EEH obra-hondakinak), txikiak ez diren obrek behar duten udal lizentziaren kopia eskatuko zaie.

Jaso ondoko prozedura

Ez dagokio

Prezioa / Kostua

Zerbitzuak ez du kosturik, nahiz eta mugak egon.

Prozesuaren epeak

Ondoko tramiteen laburpena

Lege esparrua

Garbigunearen funtzionamendu araudia