Hirigintza

Tamaina handikoen bilketa (altzariak, etxetresnak, eta abar)

Zer da? - Zertan datza?

Tamaina handiko hondakinen bilketa da (koltxoiak, somierrak, etxetresna elektrikoak, altzariak, sofak eta abar).
Hurrengoak ez dira onartuko: obra-hondakinak, pintura potoak, bateriak, pneumatikoak, paletak eta abar. Hondakin hauek Amorebietako Garbigunean utzi beharko dira (94 673 44 50).

Nork eska dezake?

Galdakaoko edozein biztanle edo saltoki txiki, baina ezarritako egun eta orduak errespetatu beharko dituzte.
Hondakin hauek etxebizitzatik gertuen dauden edukiontzi edo postontzien ondoan utzi beharko dira, oinezkoan pasagunea oztopatu gabe edo edukiontzi edo postontzien erabilera blokeatu gabe, beti ere bilketa zerbitzuaren aurreko gauean.
Hurrengoak dira bilketa egunak:
-Asteartea: erdigunea (Gurutze auzoa iparraldea eta hegoaldea, San Ignazio, Zabalea, Urreta Urtebieta, Errekalde eta Egia).
-Asteazkena: Gainerako guneak: Aperribai, Olabarrieta, Bengoetxe, Elexalde, Usansolo, Olabarri, Azkarri eta abar.
Eskoletan ere asteazkenetan egingo da.
Aurreko gauean utzi beharko dira hondakinak, azken orduan, adierazitako egunean lehen orduan jasotzen baitira.

Non tramitatzen da?

Esan

Beharrezko dokumentazioa

Ez dagokio

Jaso ondoko prozedura

Altzarien Abisuetan kokatu eta astelehen eta astearteetako laneguna bukatzean, zerrenda osoa PDF formatuan igorri mezu elektroniko bidez bilketa enpresako arduradunari (daniel.aguirre@ferrovial.com).

Prezioa / Kostua

Ez dagokio

Prozesuaren epeak

Ondoko tramiteen laburpena

Lege esparrua

Hondakin eta garbiketen udal-ordenantza