Edukiontzi marroia edo 5. edukiontzia "pertsonalizaturiko" edukiontzia da, hondakin begetalak botatzeko (gordinik edo kozinaturik). Pertsonalizatua dagoenez, edukiontzia zabaltzeko txartel bat behar da. Hori dela eta, hondakin mota hori bereiztearen ardura bere gain hartzen duten pertsonek boluntarioki emango dute izena eta hurrengoak dakartzan kita eskatuko dute: edukiontzia irekitzeko txartela, poltsa konpostagarriak, aireztaturiko kuboa eta Birziklatze gida.
Interesa duen edonork eska dezake, bere hondakinen artean mota hau banatzeko eta dagokion edukiontzi organikoan uzteko ardura hartzen badu.
Honako hauek bereiz daitezke:
1.Etxeak
2.Produktore handiak: Fruitadendak, loredendak, jatetxeak...
Esan bulegoa
Ez dagokio
1-Izen-emate berria:
a- Etxebizitzak: datuak gorde datu-basean eta kita entregatu: txartel pertsonalizatua, kubo aireztatua 10l, 150 poltsa konpostagarri 10l (3 pakete) eta Birziklatze gida.
b- Produktore handiak: datuak gorde datu-basean eta kita entregatu: txartel pertsonalizatua, 20 litroko kubo itxia, 200 poltsa konpostagarri 20l (10 pakete) eta Birziklatze gida.
2.- Txartel berriak ematea (galdu diren kasuetan kabarrik, txartel bakarra emango da etxebizitzako). Datu-basean apuntatu. 3.- Poltsak ematea: 150 etxebizitzen kasuan (3 pakete) eta 200 produktore handien kasuan (10 pakete)
Egun, doakoa da txartel eta poltsen banaketa eskatzaileentzat.
Ez dagokio
Gorde beti datu basean
Hondakinak eramaten ditugun BFAko Konpostegi plantako hondakin onargarrien araudia
http://garbiker.bizkaia.net/PDF/KONPOSTEGI_201410_24.pdf_Reglamento.pdf