Hirigintza

Zabor-bilketa pneumatikoa

Zer da? - Zertan datza?

Zabor-bilketa pneumatikoen bilketa sistemaren hiru tramite posible biltzen ditu:
1.- Hondakin asko sortzen duten ostalaritza establezimendu edota saltokiei buzoi komertzialeko giltza ematea (bete ordainketa).
2.- Ostalaritza establezimendu edo saltokientzako material desberdinetako ontzi handi eta enbalajeen bilketa osagarriaren zerbitzuetako baldintzak (papera-kartoia, egurra, polispana, plastikoa)(Ikus jakinarazpena).
3.- Gorabeherak-brigadetako abisuetan kokatu.
Norbaitek baliozko zerbait utzi du buzoian (Ahalik eta informazio gehien lortu: Zein buzoitan, zein ordutan, utzitako objektuaren deskribapena eta kontakturako telefono bat). Nacho deitu (Envac): 94 4563894/669 381280) abisua sortzeko.
Asteburuetako guardiako telefonoa: 669381587.

Nork eska dezake?

1.- Buzoi komertzialeko giltza
Ostalaritza establezimendu edo saltokiak, zaborren bilketa pneumatikoaren baitako eremuan dihardutenak eta hondakin asko sortzen dutenak (printzipioz elikagai dendak, haurtzaindegiak, tabernak eta abar). Titularrak dokumentua bete beharko du, giltzak jaso izanaren ziurtagiri gisa.
2.- Ontzi eta enbalaje handien bilketako zerbitzu osagarriak
Ostalaritza establezimendu edo saltokiak, zaborren bilketa pneumatikoaren baitako eremuan dihardutenak eta tamaina handiko ontzi eta enbalajeak sortzen dituztenak. Bilketetako erabilera baldintzen inguruko informazioa eman jakinarazpenean.
Bi zerbitzu desberdin daude: bat, atez ateko kartoi bilketa (Brigadako Abisuetan izena eman eta saltokiaren datuak bete beharko dituzte: izena, helbidea, kontakturako pertsona, telefonoa eta helbide elektronikoa eta Leireri bidali), bestea material mota desberdinetakoa (egurrezko kutxak, folispana, plastikoa, kartoia eta abar), buzoietan bertan.

Non tramitatzen da?

Esan

Beharrezko dokumentazioa

Ez dagokio

Jaso ondoko prozedura

1.- Buzoi komertzialeko giltza
- Giltza eman
- Datuak jaso partekaturiko excel artxiboan: Buzoi komertzialeko giltza ematen zaien saltokiak 2.- Ontzi handi eta enbalajeen bilketa zerbitzu osagarrien baldintzak - Jakinarazpen kopia eman.
3.- Gorabeherak
- Briagadako abisuetan kokatu edo zuzenean Nachorekin hitz egin presazkoa baldin bada.

Prezioa / Kostua

Buzoi komertzialeko giltzak edo zerbitzu osagarriek ez dakarte inongo kosturik saltoki eskatzailearentzat.

Prozesuaren epeak

Ondoko tramiteen laburpena

Lege esparrua

Hondakinen bilketa eta garbiketa