Kultura, Gazteria, Kirolak eta Berdintasuna

Kirol instalazioetako abonuaren saria

Zer da? - Zertan datza?

Ordaindu beharreko tasaren murrizketa eskatu, kirol instalazioetako bazkide izatearren

Nork eska dezake?

Sari hau arautzen duten baldintzetan ezarritakoarekin bat egiten duen edozein pertsona/familia.
Alkatetza Dekretuan (2.549/13 abenduaren 23koa) zehaztuko dira baldintzak.

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era
b) Torrezabal Kultur Etxean
Aurrez aurre: 08:30etik 14:30era.
c) Txapelena Baserrian
Aurrez aurre: 15:00etatik 20:30era.

Beharrezko dokumentazioa

NAN fotokopia
Azken errenta aitorpenaren fotokopia konpultsatua
Aitorpenik ezean, familia-unitateko diru-sarrera guztien ziurtagiria.
Dagokion kasuan INEM erakundeko ziurtagiria, inongo prestaziorik jasotzen ez dela dioena.
Emandako datu guztiak egiazkoak direla dioen deklarazio formala.

Jaso ondoko prozedura

Dokumentazioaren berrikustea Kultura Arloan.
Kiroldegira bidali baiezkoa eta ezezkoa eman zaien pertsonen zerrenda.

Prezioa / Kostua

Doan

Prozesuaren epeak

Aurreko urteko azaroa eta abenduan zehar.
Alta berrien kasuan, berau formalizatzerako momentu berean.

Ondoko tramiteen laburpena

Baldintzak bete dituztenei hobariak aplikatu

Lege esparrua

Alkatetza Dekretua (2.549/13 abenduaren 22koa)