Hirigintza

Udal aparkalekuetan garaje emakida emateko eskaera: Lapurdi, Paopa eta Iturrondo.

Zer da? - Zertan datza?

Herri-jabariko emakidan denbora jakin batez plazak ematea, udal aparkalekuetako garaje plazei dagokionez.

Nork eska dezake?

- Pertsona fisikoa izatea, adinez nagusia.
- Galdakaon erroldatua egotea edota norbere kontura edo besteren kontura bertan lanean egotea.
- Gidabaimena indarrean izatea.
-Auto baten titularra izatea trakzio mekanikoko ibilgailuen zergari dagozkion xedeetarako.
-NAN agirian agertzen den helbidea eta erroldan agertzen dena berdinak izan beharko dira.
-Udalarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea.
-Galdakaon garajerik ez izatea, edo familia unitatean garaje plaza baino ibilgailu gehiago izatea.
-Desgaitasunen bat duten pertsonek desgaitasuna duten pertsonentzako aparkaleku txartela aurkeztu beharko dute. Adin txikiko ondorengo desgaituekin bizi eta beraien lekualdatze ardura duten pertsonek ere elbarri plaza bat eskatu ahal izango dute. Garaje plaza ere eskatu ahal izango dute, beti ere adin txikikoek mugikortasun murriztu egonkorra dutela egiaztatzen baldin badute.
-Eskatzaileek garaje plaza baino ibilgailu gehiago dituztela frogatu beharko dute (familia unitatean) Emakida epeak:
Iturrondo: emakida ematen denetik 2049/03/01 arte.
Lapurdi: emakida ematen denetik 2049/11/25 arte.
Paopa: emakida ematen denetik 2049/10/15 arte..
Emakidaren zenbatekoa:
Iturrondo: 14.788,55 (zenbatekoa 2016ko apirilean aldatuko da).
Lapurdi: 15.134,27 (zenbatekoa 2015eko abenduan aldatuko da). Paopa: 13.332,27 (zenbatekoa 2015eko azaroan aldatuko da).

Non tramitatzen da?

a) Esan bulegoan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era

Beharrezko dokumentazioa

- NAN, pasaportea edo Bizileku-txartela.
-Gidabaimena.
-Ibilgailua gidatzeko baimena. (Galdakaon garaje plaza baino ibilgailu gehiago) -Garajerik ez izatearen frogagiria (Bizkaiko Foru Aldundiko hurrengo telefonora deituta eska daiteke ondasunen ziurtagiri bat 901.50.2000.)
-Langileen kasuan, eskatzailearen jarduera profesionala edota enpresa-jarduera Galdakaon burutzen dela frogatzen duen ziurtagiria.
-Eskatzaileak enpresak emandako ibilgailu bat duen kasuetan: enpresak betetako dokumentua, non eskatzailea enpresako ibilgailuaren erabiltzaile dela eta lan orduetatik kanpo berau erabil dezakeela ziurtatzen den.
-Desgaitasunen bat duten pertsonentzako aparkatzeko txartela.

Jaso ondoko prozedura

Dokumentazioa Arlo Teknikoko arduradunari igorriko zaio, honek emakidaren berri emango du, eduki ekonomikoa duelako eta kontu-hartzaileak emango du azkenik horren berri.
Ogasun eta Ondare Batzordean emango da informazioa eta, ondoren, Tokiko Gobernu Batzordeak emango du emakida.

Prezioa / Kostua

Iturrondo: 14.788,55 (zenbatekoa 2016ko apirilean aldatuko da).
Lapurdi: 15.134,27 (zenbatekoa 2015eko abenduan aldatuko da). Paopa: 13.332,27 (zenbatekoa 2015eko azaroan aldatuko da).

Prozesuaren epeak

Legezko gehieneko epea: 3 hilabete
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: kontrakoa

Ondoko tramiteen laburpena

Behin emakida ematen denean, ebazpena luzatuko da, emakida onartu edo ukatzen duena. Onartzen den kasuetan, pertsona emakidadunak hilabete bateko epea izango du emakidaren zenbatekoa ordaintzeko. Behin emakidaren zenbatekoa ordainduta, pertsona emakidadunak udaletxera joan beharko du, emakida kontratua sinatu eta garajeko giltzak batzera.
Zenbatekoa ordaindu baino lehen, garajeko administratzailearen telefonoa emango zaio, plaza ikuskatu ahal izateko (ez dauka plaza aldatzeko eskubiderik plaza gustatzen ez baldin bazaio).

Lege esparrua

Promozio bakoitzeko herri-jabariko emakidako aparkaleku plazentzako baldintza-agiria.
Herri Administrazioen Ondasun Legea.