Hirigintza

Herri-jabariko emakidako garaje plazen titulartasun aldaketa

Zer da? - Zertan datza?

Bi kasutan:
a) Familia arteko doako lagatzea baimenduko da, beti ere titular berriak sarrera baldintzak betetzen baditu, senidetasun harremana ziurtatzen bada eta Udalak hala baimentzen badu. (aukerakoa)
B) Emakidaren titularraren heriotza gertatzen den kasuetan, plaza egokitu zitzaion etxebizitzan oinordekorik bizi baldin bada, erabilera eskubidea mantenduko du. Etxebizitzan oinordekorik ez baldin bada bizi, erabilera eskubidea itxaron zerrendako lehen auzokoari emango zaio. (Derrigorrezko ematea)

Nork eska dezake?

Lehen kasuan: emakidaren titularraren familiakoek eskatu ahal izango dute. Araudian ez da familia kontsiderazioa jasotzen, beraz ohiko kasuetan familia gisa ezartzen dena aplikatuko dugu: 4. mailara arte ahaide-zuzenentzat eta 2. mailara arte zehar-ahaideentzat.
Bigarren kasuan: hildakoarekin batera etxebizitzan bizi zen edozein oinordeko. Ez da beharrezkoa familiakoa izatea.

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era

Beharrezko dokumentazioa

- Titularraren eskaera, emakida familiar bati transmititzeko eskatzen duena. Transmitituko zaion pertsonaren NAN gehitu beharko dio eskaerari. Ahaidetasun harremana erakusten duen dokumentazioa (NAN, familia liburua).
- Oinordekoaren titulartasun aldaketa eskaera. Hildakoaren testamentua eta oinordekoaren NAN agiria gehitu beharko dizkio eskaerari.

Jaso ondoko prozedura

Alor Teknikoari igorri beharko zaio. Heriotzaren ondorioz egindako titulartasun aldaketen kasuan, espedientearekin batera hildakoaren eta oinordekoaren errolda agiria aurkeztu beharko dira.

Prezioa / Kostua

Ez da tasarik aplikatuko titulartasuna aldatzearren.

Prozesuaren epeak

Legezko gehieneko epea: hiru hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: negatiboa.

Ondoko tramiteen laburpena

Lege esparrua

Aparkaleku bakoitzaren baldintza-agiria.

Tramiteetarako dokumentuak