Hirigintza

Galdakaoko Udal Hilerriko kolunbarioen emakida.

Zer da? - Zertan datza?

Udalak kolunbarioak eraiki ditu, heriotzaren momentuan Galdakaoko udalean erroldaturik aurkitzen zirenen errauts-kutxa edo gorpuzki-kaxak sartu ahal izateko.

Nork eska dezake?

Kolunbario baten emakida edozein interesdun pertsonak eska dezake, heriotzaren momentuan Galdakaoko udalean erroldaturik aurkitzen ziren pertsonen errauts-kutxa edo gorpuzki-kaxaren bat baldin badauka (Alkateak baldintza hau salbuetsi dezake salbuespenezko kasuetan). Pertsona emakidadunak ez du zertan Galdakaon erroldatua egon. Epea: 10 urteko aldirako emango da kolunbarioa. Beste 10 urterako eskatu ahal izango da luzapena. Kolunbarioan aurrez Hilerrian hobiratutako pertsona baten errauts-kutxa edo gorpuzki-kaxa bakarra baldin badago, luzapena EZ da egokia. Jarri beharreko elementu kopurua: Kolunbarioetan gehienez 3 errauts-kutxa eta gorpuzki-kaxa BAT baino ezingo dira egon, berauen tamainak Kolunbarioan erabilgarri dagoen espaziora egokitu beharko direlarik. Errauts-kutxa edo gorpuzki-kaxa berriak sartzea: Kolunbarioak ireki eta barruan elementu berriak sartzeko baimena eskatu beharko da, araudiak baimentzen duen gehienezkora arte (elementu berriak sartzeak ez du emakidaren epea aldatzen). Kolunbarioen kanpoko estalkia: Emakida jaso duten pertsonek marmolari bat kontratatu beharko dute, kanpoko estalkia egin dezan. Kolunbarioaren jakinarazpenetik hasita hilabeteko epea izango dute kolunbarioetan elementuak sartu eta berauek ixteko, eta hau udal-lurperatzaileen presentzian egin beharko da.

Non tramitatzen da?

a) Esan bulegoan:
--Ordutegia:Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era.

Beharrezko dokumentazioa

1.- Kolunbarioa eskatzeko idazkia: - NAN/Pasaportea/AIZ -Errausketa baimenduriko errausketa-labe batean egin izanaren dokumentua. -Egokitzat jotzen den beste edozein dokumentu.

Jaso ondoko prozedura

Alor Teknikora igorriko da eta, behin eskaerak Ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatzean, Dekretu bat emango da, Kolunbarioaren irekiera eman/baimenduz. Emakida berri baten kasuan, emakidadun pertsonak hilabete bateko epea izango du kolunbarioan gorpuzkien kutxa/kaxa sartu eta berau ixteko, marmolari bat kontratatu beharko duelarik lan hau burutzeko. Luzapen kasuetan, emakida bukatu baino hilabete lehenago egin beharko da eskaera, eta, behin luzapenerako eskubidea dagoela frogatu ostean, luzapen hau baimentzeko Dekretua emango da.

Prezioa / Kostua

2015 ekitaldirako tasa fiskala: 264,00 euro

Prozesuaren epeak

Legezko gehieneko epea: 3 hilabete
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: kontrakoa

Ondoko tramiteen laburpena

Lege esparrua

-Galdakaoko Udalaren kolunbarioen ordenantza. Euskal Autonomia Erkidegoko Hilotzen Sanitate-alderdiei buruzko Erregelamendua (202/2004 Dekretua, urriaren 19koa)