Hezkuntza eta Euskara

2 eta 3 urteko haurren aurrematrikulazioa Galdakaoko ikastetxeetan.

Zer da? - Zertan datza?

2 eta 3 urteko haurren aurrematrikulazioaren kudeaketa, Galdakaoko ikastetxeetan izena eman dezaten. informazio solasaldien eta ikastetxeetako ate irekietako egunen antolaketa.
Zonifikazioa kontuan hartuta dagozkien ikastetxeen inguruko informazioa gurasoei

Nork eska dezake?

2 eta 3 urteko haurren gurasoak (urte natural horretan betetzen dituztenak).

Non tramitatzen da?

Udalean ez dago eskaera orririk eta ez ditu zerrendak kudeatzen, interesdun pertsonak informatzen ditu soilik.
Ondorengo eran egin daiteke
- on-line, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak hartarako prestaturiko aplikazio informatikoaren bitartez.
- hautaturiko ikastetxeko idazkaritzan lehenengo, zeinak aplikazio informatikoan eskatzaileak eskabidean emandako datuak sartzeko ardura izango duen.

Beharrezko dokumentazioa

Informazio gisa (Udalak ez du kudeatzen):
- Ikasleari eta gurasoei dagozkien familia liburuko orrien fotokopia.
- Eskaera egiten duen pertsonari dagokion familia liburuko fotokopia: aita, ama; edo ikaslearen legezko tutorea dela ziurtatzen duen agiria.
- Aita edo amaren NAN edo AIT fotokopia, edo eskaera egiten duen tutorearena.
- Familiaren bizilekuaren ziurtagiria (ikaslearena, aitarena, amarena edo tutorearena), gehienez hiru hilabeteko antzinatasunekoa.
Halaber, baldintzak betetzen direnaren ziurtagiri dokumentuak aurkeztu ahal izango dira, baremaziorako puntuazioa lortzeko.

Jaso ondoko prozedura

Interesdun pertsona zein ikastetxetara hurbildu beharko den informatuko da (eragin eremuari dagokiona), ikastetxe bakoitzean burutuko diren batzar informatiboak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta abar. Ikastetxera bertara bideratuko dira.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe

Prozesuaren epeak

2015/2016 ikasturterako egutegia
Izen-emate epea eta dokumentazioa aurkeztea:
On-line: 2015eko otsailaren 2tik 12ra
Ikastetxean: 2015eko otsailaren 2tik 13ra
Eskatzaile zerrendaren argitalpena: 2015eko otsailak 24
Behin-behineko zerrenden argitalpena: 2015eko martxoak 5
Behin-behineko zerrenden erreklamazioa: 2015eko martxoaren 18a arte
Eskaerari uko egitea: 2015eko martxoak 18a arte
Behin-betiko zerrenden argitalpen: 2015eko martxoak 26
Bigarren eta hirugarren aukeren zerrenden argitalpena: 2015eko apirilak 15
Behin-betiko zerrenden gorako errekurtsoa: 2015eko apirilaren 27a arte

Ondoko tramiteen laburpena

2015/2016 ikasturterako egutegia
Izen-emate epea eta dokumentazioa aurkeztea:
On-line: 2015eko otsailaren 2tik 12ra
Ikastetxean: 2015eko otsailaren 2tik 13ra
Eskatzaile zerrendaren argitalpena: 2015eko otsailak 24
Behin-behineko zerrenden argitalpena: 2015eko martxoak 5
Behin-behineko zerrenden erreklamazioa: 2015eko martxoaren 18a arte
Eskaerari uko egitea: 2015eko martxoak 18a arte
Behin-betiko zerrenden argitalpen: 2015eko martxoak 26
Bigarren eta hirugarren aukeren zerrenden argitalpena: 2015eko apirilak 15
Behin-betiko zerrenden gorako errekurtsoa: 2015eko apirilaren 27a arte

Lege esparrua

AGINDUA, 2014ko abenduaren 15ekoa (2015eko urtarrilaren 8ko EAO), Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendeko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2015-2016 ikasturtean izena emateko eskaerak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea, baita ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere.