Zerbitzu Ekonomikoak

Bermeak itzultzea

Zer da? - Zertan datza?

Bermeak itzultzea (fidantzak eskudirutan, abalak, polizak, etab.), hirugarrenek udal-diruzaintzan gordetakoak edo utzitakoak, Galdakaoko Udalak hala eskatuta, kontratazio, hirigintza, diru-laguntza, obra, udal-bideen erabilera, eta beste hainbat arlotarako.

Nork eska dezake?

Galdakaoko Udalak eskatuta bermea eman behar izan duen pertsona fisikoa edo juridikoa (ordezkaritzarako baimena, hala badagokio).
Baldintzak hauek dira:
1) Eskakizunaren unean eskatutako betebeharrak edo betekizunak bete izana.
2) Eskabidea izapidetzean, itzultzeko egotea.

Non tramitatzen da?

Galdakaoko Udalaren erregistro nagusia.

Beharrezko dokumentazioa

Galdakaoko Udalaren eskabide ofiziala, gordailatutako bermearen fotokopia erantsita (abala... edo eskudirutan egindako sarreraren frogagiria).

Jaso ondoko prozedura

1.- Jarduera-arloko administrazio-laguntzaileari bidaltzea.
2.- Udal-diruzaintzak interesatutako bermea itzultzeko egoeran dagoela egiaztatzea.
3.- Udal-kudeaketaren arloari ematea espedientea, teknikari eskudunak horren inguruko txostena eman dezan.
4.- Esku-hartzailearen fiskalizazioaren txostena.
5.- Alkatearen ebazpena, aurkeztutako eskabidea baiesteko edo ezesteko.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

Ondoko tramiteen laburpena

- Eskatzaileari alkatetzaren ebazpenaren berri ematea, indarren dagoen legezko araudian ezarritako errekurtsoak jartzeko aukera emanez, administrazioarekiko auzien jurisdikziora jo ahal izanik.
- Hala onartu bada, eskatutako bermea itzultzea, banku-transferentziaren bidez (eskudirutan eman bada) edo fisikoki emanez (balioaren kasuan: abala, bahia, poliza, etab.).

Lege esparrua

Eraginpeko arloaren arabera, honako hau adierazten da:
- Obrak, zerbitzuak eta horniketak kontratatzea: 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duena
- Diru-laguntzak: 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, diru-laguntzen Lege Orokorra dena + 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Diru-laguntzen Erregelamendu Orokorra onetsi duena + diru-laguntzak emateko arauak ezartzen dituen ordenantza orokorra.
- Obrak (eraikuntza eta hirigintza): 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa, Eusko Legebiltzarrak onartua, bai eta bat datorren gainerako legezko araudia ere.
-Obrak (hondakin solidoen kudeaketa): 112/2012 Errege Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntza eta eraisketetako hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituena.
- Udaleko landa-bideak erabiltzea: Udalaren herri-jabariaren erabilera pribatua edo aprobetxamendu berezia egiteagatiko tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskala.