Gizartekintza

Gizarte-bazterketa balioesteko eskaera

Zer da? - Zertan datza?

Pertsona bat gizartetik baztertuta dagoela esaten da pertsona horrek defizit eta gabezia asko baditu bere bizi baldintzetan eta bizikidetzan, gabezia horiek iraunkorrak badira, eta, guztiek batera, gizarte-bazterkeriaren egoera sortzen badute, zuzeneko lotura duena baliabide pertsonalekin, harremanetarako baliabideekin eta baliabide materialekin.
Gizarte-bazterkeriaren egoera, diagnostiko gisa, neur daiteke intentsitateari dagokionez, ondorengo mailetan: arina, moderatua eta larria.
Gizarte-bazterkeriarik dagoen aztertzeko uztailaren 16ko 385/2013 Dekretuaren bidez onartutako Gizarte Bazterkeria Balioesteko Tresna erabiliko da.
Behin ebaluazioa edo/eta diagnostiko espezializatua eginda, baldin eta pertsona horrek bigarren mailako zerbitzuak edo prestazioak jasotzeko eskubidea badauka, arreta pertsonalizatuko plan bat prestatuko da, non zehaztuko baita bigarren mailako arretan zer errekurtso edo errekurtso-konbinazio den egokiena haren beharrei erantzuteko.

Nork eska dezake?

. Ezarritako graduren batean gizartean baztertuta egotea.
. Bizkaiko Lurralde Historikoko edozein udalerritan erroldatuta egotea, bizilekua bertan izatea eta benetan leku horretan bizitzea.
. Halaber, eskubidearen titular izan daitezke hau egiaztatzen dutenak: Bizkaiko Lurralde Historikoko edozein udalerritan erroldatuta egon direla eta benetan leku horretan bizi izan direla gizarte-bazterkeria ebaluatzeko eskabidea aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan.
. Espetxean dauden pertsonen kasuan, benetako bizilekua Bizkaiko Lurralde Historikoan dutela egiaztatzeko froga espetxean sartu aurreko aldiari buruzkoa izango da.

Non tramitatzen da?

Esan Bulegoan: hitzordua zehaztu gizarte-langilearekin
a) Aurrez aurre
b) Telefonoz

Beharrezko dokumentazioa

- Eskabide normalizatua.
- Eskatzailearen NANaren, AIZren edo nortasuna egiztatzen duen bestelako agiriaren fotokopia.
- Eskatzailearen legezko edo borondatezko ordezkaritza duen pertsonaren identitatea egiaztatzen duen agiria.
- Borondatezko ordezkaritzaren eredua, hala badagokio
- Eskatzaileak ezgaitasuna badu, haren izenean eskabidea aurkezten duenaren legezko ordezkaritzaren frogagiria.
- Eskatzailearen errolda-agiri edo agiriak; agiri eguneratuak izan behar dira. Agiri horretan, bizi den udalerrian alta eman zuen eguna eta, hala badagokio, Bizkaiko Lurralde Historikoan izandako alta- eta baja-aldiak agertu beharko dira.
- Diru-sarreren deklarazioa, III. eranskineko ereduaren arabera.
- Osasun-txostena, IV. eranskinaren arabera.

Jaso ondoko prozedura

1. Hitzordua zehaztea gizarte-langilearekin.
2. Hitzorduen txartela entregatzea.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

- Zenbatetsitako epea: Automatikoa, dokumentazio guztia aurkezten denetik.
- Legezko gehieneko epea: bi hilabete.
- Administrazio-isiltasunaren ondorioak: kontrakoa.

Ondoko tramiteen laburpena

1. Gizarte Zerbitzuetatik:
- Pertsonari gizarte-bazterkeriaren balioespenari buruzko informazioa ematea.
- Eskabide-eredua eta dokumentazioa entregatzea.
- Hitzordua zehaztea gizarte-langilearekin.
- Aurkezten diren agiriak jasotzea, egiaztatzea eta eskabidea erregistratzea.
- Erroldaren ziurtagiria sartzea.
- Kasuaren diagnostikoa eta balioespena.
- Bideratzeko gizarte-txostena egitea, hala badagokio.
- Espedientea Bizkaiko Foru Aldundira bidaltzea, ebazpena eman dezan.
2. Bizkaiko Foru Aldunditik:
- Egiaztapena, balioespena eta ebazpena.
- Udalari ebazpenaren berri ematea.

Lege esparrua

- 85/2014 Foru Dekretua, uztailaren 1ekoa, gizarte-bazterkeriaren egoera aitortzeko prozedura arautzen duena.
- 385/2013 Errege Dekretua, uztailaren 16koa, gizarte-bazterkeria balioesteko tresna onartzen duena.

Tramiteetarako dokumentuak