Zorren ordainketa atzeratzeko edo zatitzeko aukeran, bai borondatezko epean, bai epe betearazlean, obligaziodunek aurretik eskatuta, Administrazioaren iritziaren arabera, ekonomia-eta finantza-egoerak ordainketa aldi batean egitea eragozten duenean.
Interesduna (ordezkaritzarako baimena, hala badagokio)
- Galdakaoko Udaleko zergak eta zuzenbide publikoko sarrerak kudeatzeko, biltzeko eta ikuskatzeko Udal Ordenantzan eta Bizkaiko Lurralde Historikoko bilketari buruzko Araudi Orokorrean ezarritakoaren araberako eskabidea, eskatzailearen eta, hala badagokio, ordezkatzen duen pertsonaren izen-abizenak, arrazoi soziala edo izendapena, identifikazio fiskaleko zenbakia eta helbide fiskala, geroratzen den zorraren identifikazioa, etab.
- Horretarako kausak; gainera, eskabidea oinarritzeko beharrezkotzat jotzen dituzten agiriak edo frogagiriak ere aurkeztu ahalko dituzte.
- Eskatzen den geroratzearen edo zatikatzearen epeak eta gainerako baldintzak.
- Galdakaoko Udaleko zergak eta zuzenbide publikoko sarrerak kudeatzeko, biltzeko eta ikuskatzeko Udal Ordenantza.
- 2/2005 Foru Arau Orokorra, martxoaren 10ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoaren Zergei buruzkoa (BAO 2005-03-11koa)
- 2015/2005 Foru Dekretua, abenduaren 27koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko bilketaren Araudia (BAO 2005-12-31koa).