Idazkaritza Orokorra

Ibilgailu bera eskualdatutako autotaxi-lizentziara atxikitzea

Zer da? - Zertan datza?

Autotaxi-lizentziaren eskualdaketaren hartzaileak eska dezake zerbitzua aurreko titularrak ematen zuen ibilgailu berarekin emateko.

Nork eska dezake?

Autotaxi-lizentzia eskualdaketaren hartzailea

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era.

Beharrezko dokumentazioa

Eskabidea , taxi-zerbitzua aurreko titularrak ematen zuen ibilgailu berarekin emateko.
Ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren fotokopia bere izenean, bai eta fitxa teknikoarena ere.

Jaso ondoko prozedura

1.- Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea.
2.- Pertsona interesdunari Udaltzaingoan ibilgailuaren ikuskaritza egiteko dei egitea.
3.- Alkatetzaren Dekretuz onestea.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

Eskabidea aurkezten denetik kontatzen hasita, gehienez 5 lanegunen buruan.

Ondoko tramiteen laburpena

1.- Interesdunari eta Bizkaiko Foru Aldundiari (Garraio Saila) ebazpenaren berri ematea.
2.- Espedientea artxibatzea.

Lege esparrua

2004an onetsitako taxiari buruzko Udal Ordenantzaren 13. artikulua.

Tramiteetarako dokumentuak