Idazkaritza Orokorra

Autotaxi-lizentzia batera atxikitako ibilgailua ordeztea

Zer da? - Zertan datza?

Autotaxi-lizentziaren titularrak edozein unetan eskatu ahalko du zerbitzu emateko erabiltzen duen ibilgailua aldatzeko.

Nork eska dezake?

Lizentziaren pertsona titularra.

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era.

Beharrezko dokumentazioa

Eskabidea , zerbitzu emateko erabiltzen duen ibilgailua aldatzeko.
Nortasun-agiriaren fotokopia
Ibilgailu berriaren zirkulazio-baimenaren eta horren fitxa teknikoaren fotokopia.

Jaso ondoko prozedura

1.- Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea.
2.- Pertsona interesdunari Udaltzaingoan ibilgailu berriaren ikuskaritza egiteko dei egitea.
3.- Alkatetzaren Dekretuz onestea.

Prezioa / Kostua

Dagozkion udal-tasak ordaintzeari lotuta.

Prozesuaren epeak

Eskabidea aurkezten denetik kontatzen hasita, gehienez 5 lanegunen buruan.

Ondoko tramiteen laburpena

1.- Interesdunari, Bizkaiko Foru Aldundiari (Garraio Saila) eta Ekonomia Arloari ebazpenaren berri ematea.
2.- Espedientea artxibatzea.

Lege esparrua

2004an onetsitako taxiari buruzko Udal Ordenantzaren 13. artikulua.

Tramiteetarako dokumentuak