Idazkaritza Orokorra

Autotaxi-lizentziak eskualdatzea

Zer da? - Zertan datza?

Autotaxi-lizentziaren titularrak eskualdaketa eska dezake.
Titularrak, eskualdaketa baimendu ahal izateko, baldintza hauetakoren bat bete beharko du (Ordenantzaren V.1. art.):
- Titularra hil izana:
A) Alargunaren edo legezko pertsona oinordekoen alde.
B) Hirugarren pertsonen alde, alargunak edo oinordekoak lizentzia jarduera bakar eta esklusibo gisa ustiatu ezin dutenean.
- Erretiratu izana.
- Lizentziaren titularra lanbidean jarduteko ezgaituta geratzen denean (gaixotasunen batengatik, istripuren batengatik edo beste, Udal honen ustez ezinbesteko kasua bada).
- Lizentziaren titularra izatea, 10 urtez, behintzat. Eskualdaketa egiten bada, ezin izango da lizentzia berririk eskuratu hurrengo 10 urteetan.

Nork eska dezake?

Lizentziaren titularra edo bere oinordekoak.

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era.

Beharrezko dokumentazioa

Eskualdaketa bera eta lizentziaren eskualdaketaren hartzailearen identifikazioa eskatzeko agiria.
Titularraren nortasun-agiri nazionalaren fotokopia.
-Lizentziaren hartzaile izango denaren nortasun-agiriaren kopia.
Titularraren heriotza edo ezintasuna egiaztatzen duen agiria (kasu horietan baino ez).

Jaso ondoko prozedura

1.- Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea.
2.- Alkatetzaren Dekretuz onestea.

Prezioa / Kostua

Dagozkion udal-tasak ordaintzeari lotuta.

Prozesuaren epeak

Eskaera egiten denetik, 5 egun baliodun

Ondoko tramiteen laburpena

1.- Pertsona interesdunari, Bizkaiko Foru Aldundiari (Garraio Saila) eta Galdakaoko Taxi Elkarteari eta Ekonomia Arloari ebazpenaren berri ematea.
2.- Espedientea artxibatzea.

Lege esparrua

2004an onetsitako taxiari buruzko udal-ordenantzaren V. artikulua (lizentziak eskualdatzekoak).

Tramiteetarako dokumentuak