Gizartekintza

Lankidetzarako diru-laguntza eskaera

Zer da? - Zertan datza?

Gizarte-egoera ahulean dauden herrialdeei zuzendutako lankidetza-proiektuak finantzatzeko helburua duten irabazi-asmorik gabeko elkarteentzako laguntza ekonomikoak; helburua da herrialde horien garapena sustatzea eta lortzea, izan ere, herrialde batzuen eta besteen arteko aldeak handiak dira, eta alde horiek eragin negatibo handia dute munduko bakean eta egonkortasunean, eta ondorio larriak dakartzate gizatasunerako.

Nork eska dezake?

Behar bezala erregistratuta dagoen, irabazi-asmorik ez duen eta/edo garapen-bidean dauden herrialdeetan garapen- eta ekonomia-garapenerako lankidetza-proiektuak edo -programak sustatzen eta/edo egiten dituen elkarte, erakunde edo gobernuz kanpoko erakundeen ordezkari oro. Baldintza hauek bete beharko ditu:
- Egoitza nagusia edo ordezkaritza Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.
- Formalki eratuta eta EAEko erregistroan inskribatuta egotea, diru-laguntzen deialdia argitaratzen den eguna baino bi urte lehenagokoa izanik.
- Irabazi-asmokoak ez izatea.
- Elkartearen estatutuen arabera, ezin izango du diskriminatu sexuagatik, arrazagatik edo erlijioagatik onarpen-prozesuan, ez eta funtzionamenduan ere, eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezarritakoa bete beharko du, berariaz. - Estatutuetan aipatu beharko du elkartearen helburu edo xedea dela garapen-bidean dauden herrialdeen garapenerako proiektuak egitea, edo dokumentu frogagarrien bidez egiaztatu beharko du erakundeak eremu horretan etengabe jarduten duela.

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan (bete beharreko eskabidea eman):
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era
b) Udaleko Gizarte Zerbitzuetako bulegoetan:
- Aurrez aurre
- Telefonoz:

Beharrezko dokumentazioa

Aurrekontu-ekitaldi bakoitzean diru-laguntzak emateko berariazko oinarri arauemaileak. Urteko deialdia.
- Eskabide normalizatua
- Proiektuaren laburpen-fitxa eta aurrekontua
- Aurrekontu xehatua
- Ogasun Publikoak eta Gizarte Segurantzako Diruzaintzak emandako agiriak, alegia, zerga-betebeharretan egunean egotearen eta Gizarte Segurantzarekin ere egunean egotearen ziurtagiriak (3.000 eurotik gorako zenbatekoen eskaerak).
- Proiektua tokiko bazkide baten edo atzerriko alde baten bitartez egiten bada, lankidetza formalizatzen duen agiria erantsiko da; bertan, erakunde eskatzailearen eta tokiko beste aldearen konpromisoak eta erantzukizunak jaso beharko dira.
- Agiri horiek Galdakaoko Udalak dituelako zinpeko deklarazioa, aurkeztu zirenetik egun arte aldaketarik egon ez dela kontuan hartuta:
* Diru-laguntzaren eskaera sinatzen duen pertsonaren nortasun-agiri nazionala.
* Entitate edo elkartearen identifikazio fiskalaren zenbakia.
* Erakundearen edo elkartearen estatutuak.
* Erakundea edo elkartea dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen agiria.
* Aurreko ekitaldian garatutako jardueren memoria.
* Hartzekodun-fitxa, behar bezala beterik
Aurreko agiriren bat udalaren esku egon ezean edo egoeraren bat aldatu bada aurkezpenaren unean, eskabidearekin batera aurkeztu beharko da.

Jaso ondoko prozedura

1. Eskabidea jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
2. Eskabidea gizarte-zerbitzuen arloari bidaltzea.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

- Zenbatetsitako epea: sei hilabete.
- Legezko gehieneko epea: sei hilabete
- Administrazio-isiltasunaren eragina: kontrakoa.

Ondoko tramiteen laburpena

1. Gizarte Zerbitzuetatik:
- Prozeduraren jarraibidea.
- Udal-ebazpena.
- Diru-laguntzaren justifikazioa.

Lege esparrua

- Galdakaoko Udalak eta bere organismo autonomoek diru-laguntzak ematean bete beharreko ordenantza arauemaile orokorra
- Diru-laguntzak emateko berariazko oinarri arauemaileak (urteko deialdia).