Gizartekintza

Telelaguntzarako eskaera

Zer da? - Zertan datza?

Gizarteko laguntzarako eta esku hartzeko zerbitzu teknikoa da, gizarte-arretako lehen mailako zerbitzu sozialetako bat, hain zuzen, telefono bidez eta berariaz instalatutako komunikaziorako ekipamendu informatiko baten bidez ematen dena eta erabiltzaileei aukera ematen die arreta jarraituko zerbitzua izateko, urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan, gizarte-beharreko nahiz -larrialdietako egoeretan behar bezala erantzuteko berariaz prestatutako giza talde batek kudeatua, berez edo beste baliabide komunitario batzuk mugiarazita.

Nork eska dezake?

- Organo eskudunaren (Eusko Jaurlaritza) administrazio-ebazpenaren bidez aitortutako mendekotasun-egoeran dauden edo mendekotasun-egoera balioesteko organoak emandako irizpenaren bidez (Bizkaiko Foru Aldundia) egiaztatutako mendekotasun-egoeran egoteko arriskuan dauden 65 urtetik gorako adinekoak.
- Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonak.
- Adimen-desgaitasuna duten pertsonak, organo eskudunaren administrazio-ebazpenaren bidez aitortutako mendekotasun-egoeran daudenak.
- Desgaitasun fisikoa duten pertsonak, organo eskudunaren administrazio-ebazpenaren bidez aitortutako mendekotasun-egoeran daudenak.
- Desgaitasun sentsoriala duten pertsonak, organo eskudunaren administrazio-ebazpenaren bidez aitortutako mendekotasun-egoeran daudenak.
- Buruko gaixotasun diagnostikatua duten pertsonak, organo eskudunaren administrazio-ebazpenaren bidez aitortutako mendekotasun-egoeran daudenak.
- Aurreko kasu batean ere ez dauden, baina oinarrizko gizarte-zerbitzuek emandako gizarte-txostenean telelaguntzako zerbitzuaren bidez erantzun daitezkeen beharrak dituzten pertsonak.

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era
* Zehaztu hitzordua gizarte-laguntzailearekin, mendekotasunik ez duten, konpainiarekin bizi diren eta 75 urtetik beherako pertsonen kasuetan edo telelaguntzaren zerbitzuari buruzko informazioa behar den kasuetan. Hitzorduen txartela aurkeztu.
Gizarte-langilearen txostena beharrezkoa ez den gainerako kasuetan, eskabidea aurkeztu, eskatutako dokumentazioarekin batera.
b) Udaleko gizarte-zerbitzuen bulegoetan:
- Aurrez aurre
- Telefonoz: 94 401 05 00

Beharrezko dokumentazioa

- Eskatzailearen eta, hala badagokio, legezko ordezkariaren NANaren edo atzerritar-txartelaren fotokopia. Eskabidea aurrez aurre aurkeztu bada, ez da aurkeztu behar izango, baldin eta eskaera-ereduan gizarte-zerbitzuen arloan Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritza eskudunari baimena ematen bazaio Barne Ministerioan identitatearen datuak egiaztatzeko edo ziurtatzeko. Halaber, ez da aurkeztu beharko dokumentazio hori, baldin eta bide elektronikoaren bidez aurkeztu bada eta eskatzailea ziurtagiri elektroniko aitortuaren bidez identifikatu bada.
- Pertsona eskatzailearen osasun-txartelaren fotokopia. Ez da aurkeztu behar izango, eskaera-ereduan gizarte-zerbitzuen arloan Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritza eskudunari baimena ematen bazaio bide telematikoen bidez edo, hala badagokio, eskuragarri dauden bideen bidez administrazio eskudunean egiaztatzeko edo ziurtatzeko.
- Osasun-fitxa, ekainaren 28ko 144/2011 Dekretuaren I. eranskinean dagoen eredura egokituko dena.
- Oinarrizko gizarte-zerbitzuek emandako gizarte-txostena, telelaguntzaren bidez erantzun daitezkeen beharrak antzeman diren kasuan, aipatutako dekretu horren 9. artikuluko 7. paragrafoan ezarritako kasuetan.
- Telelaguntza-zerbitzuaren prezioa ordaintzeko banku-helbideratzerako agiria. Aurkeztutako banku-datuak baliogabetu egingo dira, prezioaren ordainketatik salbuespena aitortzen bada.
- Telelaguntza-zerbitzuaren prezioaren hobaria edo salbuespena eskatzen duten pertsona interesdunek, gaitasun ekonomikoa zehazteko, gizarte-zerbitzuen arloan Eusko Jaurlaritzan eskumena duen sailburuaren aginduan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute; agindu horren bidez, erabiltzaileek telelaguntzako zerbitzu publikoaren finantzaketan izan behar duten partaidetza ekonomikoa arautu behar da.

Jaso ondoko prozedura

a) Mendekotasunik ez duten, konpainiarekin bizi diren eta 75 urtetik beherakoak diren pertsonen kasuetan edo telelaguntzaren zerbitzuari buruzko informazioa eskatzen duten kasuetan gizarte-langileekin hitzordua zehaztuta egotea.
b) Gainerako kasuetan, gizarte-langilearen txostenik behar ez den kasuetan, eskabidea beharrezko dokumentazioarekin batera jasotzea.

Prezioa / Kostua

- Horretarako onetsitako prezio publikoen arabera. (EHAAn argitaratua)

Prozesuaren epeak

- Zenbatetsitako epea: automatikoa, dokumentazio guztia aurkezten denetik.
- Legezko gehieneko epea: bi hilabete.
- Administrazio-isiltasunaren ondorioak: aldekoa.

Ondoko tramiteen laburpena

Esan Bulegoan:
Beharrezko eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta hurrengo urratsak emango dituzten arlora bideratzea:
1.a "a" kasuetarako:
- Kasuaren diagnostikoa eta balioespena.
- Gizarte-txostenak egitea.
- Espedientea Eusko Jaurlaritzara bidaltzea, ebazpena eman dezan.
1.b "b" kasuetarako:
- Espedientea Eusko Jaurlaritzara bidaltzea, ebazpena eman dezan.

2. Eusko Jaurlaritzaren aldetik:
- Egiaztapena, balioespena eta ebazpena.

Lege esparrua

- 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak artatzeari buruzkoa.
- 144/2011 Dekretua, ekainaren 28koa, telelaguntzako zerbitzu publikoari buruzkoa.
- 2011ko otsailaren 28ko Ebazpena, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarena; horren bidez, telelaguntzako zerbitzu publikoan altaren eskabidearen eredu normalizatua ezartzen da.
-2011ko ekainaren 30eko Agindua, Lanekoeta Gizarte Gaietako sailburuarena, 2011n telelaguntzaren zerbitzu publikoari aplikatu beharreko prezio publikoaren zenbatekoa eta salbuespena ezartzen dituena.