Gizartekintza

Umeak aldi baterako hartzeko diru-laguntzaren eskaera

Zer da? - Zertan datza?

Gizarte-egoera ahulean bizi diren herrialdeetako umeek aldi baterako egonaldiak egiteko programak edo proiektuak finantzatzeko irabazi-asmorik gabeko elkarteentzako diru-laguntzak, kontuan hartuta ume horiek gaixotasunen bat dutela eta/edo beraien gizarte- eta familia-egoerak beraien garapenerako ahulak direla. Proiektu edo programa horien helburua da Galdakao udalerriko familiekin bizikidetzan jardutea, beraien bizi-kalitatea hobetzeko.

Nork eska dezake?

Laguntza horiek honako elkarte hauek eska ditzakete: garapen bidean dauden edo katastroferen baten eraginean bizi diren herrialdeetako umeek eta/edo gaixotasunen bat duten eta/edo gizarte- eta familia-egoerak beraien garapenerako ahulak diren egoeretan bizi diren umeek aldi baterako egonaldiak egiteko programak edo proiektuak sustatzen eta/edo antolatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarteek. Horretarako, baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Eusko Jaurlaritzaren elkarteen erregistro orokorrean eta Galdakaoko Udalaren elkarteen udal-erregistroan formalki inskribatuta eta eratuta egotea (azken hori udalerriko elkarteen kasuan).
- Irabazi-asmokoak ez izatea.
- Egoitza soziala Galdakao udalerrian izan beharko dute edo, udalerrikoak izan ezean, Galdakao udalerriko biztanleak hartzaile dituzten programak garatu beharko dituzte.
- Elkartearen estatutuen arabera, ezin izango du diskriminatu sexuagatik, arrazagatik edo erlijioagatik onarpen-prozesuan, ez eta funtzionamenduan ere, eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezarritakoa bete beharko du, berariaz. - Estatutuetan aipatu beharko du elkartearen helburu edo xedea dela diruz lagunduko diren proiektu edo programak egitea edo dokumentu frogagarrien bidez egiaztatu beharko du erakundeak eremu horretan etengabe jarduten duela.

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan (bete beharreko eskabidea eman):
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era
b) Udaleko Gizarte Zerbitzuetako bulegoetan:
- Aurrez aurre
- Telefonoz:

Beharrezko dokumentazioa

Aurrekontu-ekitaldi bakoitzean diru-laguntzak emateko berariazko oinarri arauemaileak. Urteko deialdia.
- Eskabide normalizatua
- Proiektuaren laburpen-fitxa eta aurrekontua
- Aurrekontu xehatua
- Ogasun Publikoak eta Gizarte Segurantzako Diruzaintzak emandako agiriak, alegia, zerga-betebeharretan egunean egotearen eta Gizarte Segurantzarekin ere egunean egotearen ziurtagiriak (3.000 eurotik gorako zenbatekoen eskaerak).
-Proiektuaren hartzaile diren Galdakaoko biztanleen zerrenda eta familia hartzaile bakoitzak bere gain hartu beharreko gastuarena.
- Agiri horiek Galdakaoko Udalak dituelako zinpeko deklarazioa, aurkeztu zirenetik egun arte aldaketarik egon ez dela kontuan hartuta:
* Diru-laguntzaren eskaera sinatzen duen pertsonaren nortasun-agiri nazionala.
* Entitate edo elkartearen identifikazio fiskalaren zenbakia.
* Erakundearen edo elkartearen estatutuak.
* Erakundea edo elkartea dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen agiria.
* Aurreko ekitaldian garatutako jardueren memoria.
* Hartzekodun-fitxa, behar bezala beterik
Aurreko agiriren bat udalaren esku egon ezean edo egoeraren bat aldatu bada aurkezpenaren unean, eskabidearekin batera aurkeztu beharko da.

Jaso ondoko prozedura

1. Eskabidea jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
2. Eskabidea gizarte-zerbitzuen arloari bidaltzea.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

- Zenbatetsitako epea: sei hilabete.
- Legezko gehieneko epea: sei hilabete
- Administrazio-isiltasunaren eragina: kontrakoa.

Ondoko tramiteen laburpena

1. Gizarte Zerbitzuetatik:
- Prozeduraren jarraibidea.
- Udal-ebazpena.
- Diru-laguntzaren justifikazioa.

Lege esparrua

- Galdakaoko Udalak eta bere organismo autonomoek diru-laguntzak ematean bete beharreko ordenantza arauemaile orokorra
- Diru-laguntzak emateko berariazko oinarri arauemaileak (urteko deialdia).