Gizartekintza

Emakumeen aurkako indarkerian espezializatutako esku-hartze programan sartzeko eskaera

Zer da? - Zertan datza?

- Indarkeriaren biktima diren emakumeei eta beren kargura dauden adingabeei arreta ematea, bizi izandako egoera traumatikoak gainditzeko eta indarkeriarik gabeko bizitza autonomoa izateko.
- Esku-hartze honen helburu diren pertsonen hazkuntza pertsonala eta soziala sustatzea.
- Erabiltzaileei erasorik gabeko bizitza berregiteko beharrezko kudeaketarako eta erabakiak hartzeko trebetasunak ematea.
- Emakumea mendekotasun-egoeran eta, beraz, indarkeria-egoeran mantentzen duten jokabide, portaera eta sineskerietan berriro heztea.
- Gizarte-eragileak emakumearen aurkako indarkeriaren inguruan sentsibilizatzea.

Nork eska dezake?

Betekizunak:
- Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta dauden eta/edo bizi diren emakume eta adingabeak.
- Tratu txarren biktima diren emakumeak, kargura adingabeak izan ala ez izan, harrera-zentroan denbora bat eman ondoren, erasotzailea dagoen familia-bizilekura bueltatzen dena.
- Tratu txarren biktima den emakumea, kargura adingabeak izan ala ez, erasotzailearekin bizi dena salaketa jarri duenean.
- Tratu txarren biktima den emakumea, kargura adingabeak izan ala ez, salaketak behin eta berriz jarri eta atzera bota ondoren, ezkontidearen etxera bueltatzen dena.
- Tratu txarren biktima den emakumea, kargura adingabeak izan ala ez, erasotzailearekin bizi dena, salaketa bakarra jarri duena, baina hainbat tratu txar jasan izan dituena.
- Tratu txarren biktima den emakumea, kargura adingabeak izan ala ez, erasotzailearekin bizi ez bada ere, berarekin berriro ere bizitzeko eta, beraz, berriro ere tratu txarren aurreko egoerara bueltatzeko arrisku handiko kasuak.
- Tratu txarren biktima diren emakumeek kargura dituzten adingabeak, aurretik aipatutako kasuetan daudenak.

Non tramitatzen da?

Esan Bulegoan: hitzordua zehaztu gizarte-langilearekin
a) Aurrez aurre
b) Telefonoz

Beharrezko dokumentazioa

- Interesdunak sinatutako eskabidea.
- Eskatzailearen NANaren, pasaportearen, bizileku-txartelaren edo, hala badagokio, identitatea egiaztatzen duen bestelako agiriren baten fotokopia.
- Kargura adingabeak izanez gero: Dagokion familia-liburuaren fotokopia eta/edo, hala badagokio, zaintza eta babesa edo tutoretza egiaztatzen duten agiriena.
- Horren inguruan babes-agindurik eta bestelako ebazpen judizialik egonez gero, horren kopia erantsi beharko da.
- Beharrezko eskakizunak bete direla egiaztatzeko beharrezkoa den beste edozein agiri.

Jaso ondoko prozedura

1. Hitzordua zehaztea gizarte-langilearekin.
2. Hitzorduen txartela entregatzea.

Prezioa / Kostua

Ez dago

Prozesuaren epeak

Gutxieneko epea: Udalak eskabidea izapidetuko du, agiri guztiak daudenean eta Bizkaiko Foru Aldundiari bidaltzen dionean, ebazpena eman dezan.
Legezko gehieneko epea: Hamabost egun.

Ondoko tramiteen laburpena

1. Gizarte Zerbitzuetatik:
- Emakumeei programaren ezaugarriei buruzko informazioa ematea.
- Eskabide-eredua eta dokumentazioa entregatzea.
- Gizarte-langilearekin hitzordua zehaztea, dokumentazioarekin batera eskabidea formalizatzeko.
- Erroldaren ziurtagiria sartzea.
- Kasuaren diagnostikoa eta balioespena.
- Espedientea Bizkaiko Foru Aldundira bidaltzea, ebazpena eman dezan.
2. Bizkaiko Foru Aldunditik (emakumearen eta familiaren atala)
- Egiaztapena, balioespena eta ebazpena.

Lege esparrua

232/2007 Foru Agindua, abenduaren 10ekoa.