Gizartekintza

Banakako laguntza sozialen eskaera

Zer da? - Zertan datza?

Laguntza hauek laguntza eta prestazio ekonomiko multzoa dira. Ez dute aldizkako izaerarik eta gizarte-larrialdiko egoerak arintzera edo konpontzeko edo gizarte-bazterkeria egoerak prebenitzera zuzenduta daude, bai berez, bai beste baliabide eta prestazioekin batera, eta beraien oinarrizko beharrei erantzuteko baliabide ekonomikorik ez duten herritarren sektoreak erabat gizarteratzera.
Laguntza hauen helburua hauxe da:
- Gizarte-larrialdietako laguntzek estaltzen ez dituzten oinarrizko gastuei aurre egiteko baliabide ekonomikorik ez duten pertsona eta familiei laguntzea.
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan esku hartzeko plan bat izanik, beraien gizarteratzea eta/edo laneratzea bideratuko duten gastuei aurre egiteko baliabide ekonomikorik ez duten pertsonei laguntzea.
- Beharrizan larri eta premiazkoetan gastuei aurre egiteko baliabide ekonomikorik ez duten pertsona eta familiei laguntza ematea.

Nork eska dezake?

Udalerrian erroldatuta dauden eta baldintza hauek betetzen dituztenak:
-18tik gorakoa izatea edo legez emantzipatuta egotea, edota emantzipatzeko lege izapideak egiten hasia egotea.
-Galdakaoko udalerrian erroldatuta egotea eskaera egin baino gutxienez sei hilabete lehenagotik eta etenik gabe.
-Laguntza-eskaeraren helburu den beharrari aurre egiteko baliabide ekonomiko nahikorik ez izatea, bizikidetza-unitate independenteko kide guztiei dagokienez.
-Administrazio Publikoen beste laguntzarik jaso ezin izatea edo laguntza eskatzearen arrazoia den beharra erabat asetzeko norbere baliabiderik ez izatea.
-Diru laguntzen inguruko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan adierazitako egoeretan ez egotea, 13.2.e) atalean "zerga betebeharretan eguneratuta ez egoteari" buruz ezarritakoa salbu. (crear modelo con estos enunciados para la firma de la persona solicitante).

Non tramitatzen da?

Esan Bulegoan: hitzordua zehaztu gizarte-langilearekin
a) Aurrez aurre
b) Telefonoz

Beharrezko dokumentazioa

- Erabiltzailearen eta bizikide-unitate independentea osatzen duten gainerako pertsonen NANaren, pasaportearen edo AIZren fotokopia.
- Foru Ogasunak igorritako Errentaren eta Ondasunen Ziurtagiria.
- Estatuko Ogasunak igorritako Ondasunen Ziurtagiria. (Kontsultatzeko)
- Ondasun higiezinak edukiz gero, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren azken ordainagiriaren fotokopia.
- Bizikidetza-unitate ekonomiko independenteko kide guztien nominen fotokopiak.
- Familia-unitateko kide guztien lan-bizitza edo Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak igorritako txostena, langile gisa altan ez dagoela adierazten duena.
- Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak igorritako ziurtagiria, pentsioa jasotzen duen ala ez esaten duena, eta jasotzen badu pentsio-mota eta zenbatekoa adierazita.
- Langabezian egonez gero, enplegu-eskaeraren ziurtagiria. (Bertan adierazi beharko da eskatzaileak laguntzarik edo prestaziorik jasotzen duen ala ez). Lanbiden eskatuko dira.
- Azken 12 hilabeteetako kontuen egoerei eta banku-tituluei buruzko banku-ziurtagiriak.
- Aldian behingo beste prestazio batzuen kasuan, azken ordainketaren agiriaren, hitzarmen arautzailearen edo ebazpenaren fotokopia.
- Hartzekodunen orria, behar bezala beteta (udalak dagoeneko ez baditu eta betiere datuek indarrean jarraitzen badute).
- Banantze, dibortzio edo ezkontza-deuseztapenaren kasuan, ebazpen judizialaren fotokopia.
-Laguntzaren eskatzailearen ardurapeko deklarazioa, diru laguntzen inguruko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan adierazitako onuradun-izaera eskuratzeko debeku bat ere izan ez duela adieraztekoa, 13.2.e) atalean "zerga betebeharretan eguneratuta ez egoteari" buruz ezarritakoa salbu (crear modelo de esta declaración):

Jaso ondoko prozedura

1. Hitzordua zehaztea gizarte-langilearekin.
2. Hitzorduen txartela entregatzea.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

-Zenbatetsitako epea: hamabost egun.
- Legezko gehieneko epea: bi hilabete.
- Administrazio-isiltasunaren ondorioak: aldekoa.

Ondoko tramiteen laburpena

Gizarte Zerbitzuetatik:
1. Pertsonari banakako gizarte-laguntzen ezaugarrien berri ematea.
2. Eskabide-eredua eta dokumentazioa entregatzea.
3. Gizarte-langilearekin hitzordua zehaztea, dokumentazioarekin batera eskabidea formalizatzeko.
4. Erroldaren ziurtagiria sartzea.
5. Kasuaren diagnostikoa eta balioespena.
6. Prozeduraren jarraibidea.
7. Ebazpen-proposamena.
8. Ebazpena.
9. Jakinarazpena.
10. Laguntzaren justifikazioa: hitzordua zehaztea gizarte-langilearekin.

Lege esparrua

Banakako gizarte-laguntzak emateko udal-ordenantza arauemailea (BAO, 207 zk., 2008ko urriaren 28koa).