Gizartekintza

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako laguntza ekonomikoaren eskaera

Zer da? - Zertan datza?

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako laguntza ekonomikoa da, ORDAINKETA BAKARREKOA. Laguntza horien helburu nagusia zera da, biktimen eskura bizirauteko gutxieneko baliabideakjartzea, biktimei beren erasotzaileengandik banantzen ahalbidetzeko, gizarteratu eta autonomiaz bizi ahal izateko.

Nork eska dezake?

Baldintza hauek betetzen dituzten emakumeak:
- Eskaera egiterako orduan gutxienez sei hilabete eramatea Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta. 6 hilabeteko antzinatasuna ez da beharrezkoa izango emakumea aurretik Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egon bada epe beraz.
- Indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75etik gorako errentarik ez izatea (hilabeteko zenbaketan), bi aparteko ordainsariren zati proportzionala kontuan izan gabe.
- Lana bilatzeko zailtasun bereizia izatea, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez egiaztatuko dena.
- Aurretik 1/2004 Lege Organikoaren gerizpean ezarritako laguntza hau jaso ez izana, ez Euskal Autonomia Erkidegoan ez Estatu espainiarreko beste edozein erkidegotan.
- Erasotzailearekin ez bizitzea.
- Genero-indarkeriaren egoera egiaztatzea, urtebete baino gehiago igaro gabe babes-neurriak indarrean jarri zirenetik eta laguntza hau eskatu arte.

Non tramitatzen da?

Esan Bulegoan: hitzordua zehaztu gizarte-langilearekin
a) Aurrez aurre
b) Telefonoz

Beharrezko dokumentazioa

- Eskabide normalizatua eta eranskinak . Eranskin hauetan datu pertsonalak, deklarazio pertsonalak eta baimenak, datu pertsonalen datuen babesa jasotzen dira.
- NANa, pasaportea, bizileku-baimena edo antzekoa.
- Genero-indarkeriaren egoera egiaztatzen duen agiria.
- Eskatzailearen eta bizikidetza-unitatea osatzen duten eta bere kargura dauden kide guztien lan-bizitza, baldin eta lanerako adina badute.
- SEPEren ziurtagiria, familia-unitatea osatzen duten kideek prestaziorik jasotzen duten zehazten duena edo, hala badagokio, ikasten daudela ziurtatzen duen agiria.
- Kontuen egoerari eta banku-tituluei buruzko banku-ziurtagiriak, eskatzaileenak eta bere kargura dauden pertsonenak.
- Eusko Jaurlaritzaren "Hirugarrenen alta" ofizialaren eranskina
- Kargura adingabeak izanez gero, familia-liburuaren kopia edo, hala badagokio, zaintzaren, babesaren edo tutoretzaren ziurtagiriarena.
- Eskatzaileari edo bere kargurako pertsonei % 33ko edo hortik gorako ezintasuna aitortu bazaie, erakunde eskudunak ezintasun-maila aitortzeko eman duen ziurtagiriaren (indarrean egon behar du) fotokopia.
- Eskatzailearen eta bere kargurako bizikidetza-unitateko pertsonen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken deklarazioaren kopia edo, hala badagokio, Foru Ogasunean deklaratzeko betebeharrik egon ez delako ziurtagiriaren kopia.

Jaso ondoko prozedura

1. Hitzordua zehaztea gizarte-langilearekin.
2. Hitzorduen txartela entregatzea.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

- Zenbatetsitako epea: Berehalakoa, dokumentazio guztia entregatzen denetik.
- Legezko gehieneko epea: sei hilabete.
- Administrazio-isiltasunaren ondorioak: aldekoa.

Ondoko tramiteen laburpena

1. Gizarte Zerbitzuetatik:
- Pertsonari genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako laguntza ekonomikoari buruzko informazioa ematea.
- Eskabide-eredua eta dokumentazioa entregatzea.
- Gizarte-langilearekin hitzordua zehaztea, dokumentazioarekin batera eskabidea formalizatzeko.
- Kasuaren diagnostikoa eta balioespena.
- Eusko Jaurlaritzaren Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari espedientea bidaltzea, ebazpena eman dezan.
2. Eusko Jaurlaritzaren Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzatik:
- Egiaztapena, balioespena eta ebazpena.

Lege esparrua

Herrizaingo sailburuaren 2011ko maiatzaren 30eko Agindua, zeinaren bidez abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren (genero indarkeriaren aurka erabateko babesa emateko neurriei buruzkoa) 27. artikuluan aurreikusitako genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeei laguntza ekonomikoa emateko eta ordaintzeko prozedura ezartzen baita. (101 zenbakidun EHAA, 2011ko maiatzaren 30ekoa).