Gizartekintza

Garraio egokituaren eskaera

Zer da? - Zertan datza?

Mugikortasun urria duten pertsonei egokitutako garraio bereziko zerbitzua komunitarioa da, beren kabuz jarduteko mugikortasunean zailtasunak dituzten familia eta/edo pertsonei zuzenduta, eta, batez ere, baliabide komunitario eta/edo jarduera komunitarioetara jotzeko garraiatze-funtzioak betetzen ditu, beren etxeetan eta gizarte-ingurunean geratu daitezen.

Nork eska dezake?

Udalerrian erroldatuta dauden pertsonak eta, aldi berean, abenduaren 14ko 39/2006 Legearen babesean mendekotasunen bat duten pertsona gisa kalifikatuta daudenak edo baliabide komunitarioetara jotzea zailtzen duen desgaitasun-balioespena dutenak (7 puntu edo gehiagoko edo A, B taldekoa) edo aldi baterako mugikortasun murriztua dutenak osasun-arloko ebakuntza edo errekuperazio-prozesu baten ondorioz.

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan (bete beharreko eskabidea eman):
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era
b) Udaleko Gizarte Zerbitzuetako bulegoetan:
- Aurrez aurre
- Telefonoz:

Beharrezko dokumentazioa

- Eskabidea. (ESTEKA eskaera orokorra).
- NANaren fotokopia
- Desgaitasunaren ziurtagiria edo mendekotasun-balioespena.

Jaso ondoko prozedura

1. Eskabide-orria jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea, bai eta aipatutako agiriak ere.
2. Eskabidea gizarte-zerbitzuen arloari bidaltzea.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

Berehalakoa, dokumentazio guztia entregatzen denetik.

Ondoko tramiteen laburpena

1. Gizarte Zerbitzuetatik:
- Kasuaren balioespena.
- Hutsik dagoen plazaren betekizunak eta existentzia egiaztatzea.
- Kasua zerbitzuaren enpresa adjudikaziodunari bideratzea.
- Zerbitzua abian jartzea

Lege esparrua