Gizartekintza

Esku-hartze sozioedukatibo eta psikosozialeko programa ematea

Zer da? - Zertan datza?

EISEP gizarte eta hezkuntzan esku hartzeko taldeak, hezitzaile batzuek eta psikologo batek osatzen dutenak, adingabeen babesean zeregin garrantzitsua egiten du, eta jardun-eremuaren bereizgarri da udaleko gizarte-zerbitzuetara atxikitako zerbitzu dela eta babesik gabeko arrisku-egoerei edo egoera ahulei arreta emateko prebentzio-izaera duela.
Bakarkako, familiako edo taldeko gizarte eta hezkuntzako eta psikologia eta gizarteko esku-hartzeak garatzen ditu, bai familiaren bizilekuan, bai bulegoan bai ingurune komunitarioan.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin lankidetzan familia-ingurunean gertatzen diren adingabeen babesgabetasun- eta arrisku-egoeren larritasunaren balioespenak egiten ditu.
- - - - ZERTAN DATZA - - - -
- Desegokiak diren ohitura eta jokaeren ordez beste egokituago batzuk eskuratzeko aukera ematen du.
- Trebezia autonomoa, guraso-gaitasuna, gizarte-inklusioa eta familia- eta komunitate-ingurunean bizikidetza egokia izateko gaitasun pertsonalak, familiarrak eta/edo sozialak eskuratzeko eta garatzeko bidean laguntzen du.
BANAKAKO ESKU-HARTZEA:
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen ondoriozko kasuen arreta; horretarako, banakako hezkuntza proiektuak eta gizarte- eta psikologia-arloko proiektuak egitea familiarekin eta adingabeekin.
TALDEKO ESKU-HARTZEA:
Gaitasun pertsonalen, familiarren eta/edo sozialen programak adingabeekin eta aitekin eta/edo amekin.
- Nerabezaroko gizarte-gaitasunei buruzko taldeko programa.
Programa 15 eta 17 urte bitarteko adingabeei zuzenduta dago (biak barne), gizarte-trebetasunak berenganatzeko baliagarri izan dezaketenak.
- Nerabezaro aurreko gizarte-gaitasunei buruzko taldeko programa.
Programa 11 eta 13 urte bitarteko adingabeei zuzenduta dago (biak barne), gizarte-trebetasunak berenganatzeko baliagarri izan dezaketenak.
- Banantze- eta/edo dibortzio-egoeran dauden aita eta amentzako tailerra
Programa hau banantze- eta/edo dibortzio-egoeran dauden aita eta amei zuzenduta dago, egoera horrek beren seme-alabengan nolako eragina izan dezakeen ez dakitenei.
- Aita eta ama gazteei orientazioa eta laguntza emateko programa. Programa hau aita eta ama gazteei zuzenduta dago (23 urtetik beherakoak), eta xede du aitek eta amek guraso-trebeziarako gaitasunak hobetzea, beraien seme-alaben arretari eta zaintzari buruzko informazioa, orientazioa eta aholkularitza emateko.
Programa hauek baliabide komunitarioen edo pertsonen baliabideen eskariaren arabera egiten dira. Gutxieneko pertsona-kopurua behar da taldea osatzeko.

Nork eska dezake?

Udalerrian erroldatuta daudenak edo gizarte- eta hezkuntza-arloko eta/edo psikologia- eta gizarte-arloko gabeziak dituzten baliabide komunitarioak edo adingabeekin esku hartzeko beharrak dituztenak.

Non tramitatzen da?

Esan Bulegoan: hitzordua zehaztu gizarte-langilearekin
a) Aurrez aurre
b) Telefonoz

Beharrezko dokumentazioa

Jaso ondoko prozedura

1. Hitzordua zehaztea gizarte-langilearekin.
2. Hitzorduen txartela entregatzea.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

Ondoko tramiteen laburpena

Gizarte Zerbitzuetatik:
- Pertsona/familiari ezaugarriei eta betekizunei buruzko informazioa ematea.
- Kasuaren diagnostikoa eta balioespena.
- Gizarte- eta hezkuntza-arloan eta psikologia- eta gizarte-arloan esku hartzeko taldera bideratzea, hala badagokio.
- Espedientea bideratzea, hala badagokio.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Haur Zerbitzura bideratzea edo beste baliabide batzuetara, hala badagokio.

Lege esparrua

- 2/2005 Legea, otsailaren 18koa, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko dena. (59 zenbakidun EHAA, 2005eko martxoaren 30ekoa).
- 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. (246 zenbakidun EHAA, 2008ko abenduaren 24koa).
- 230/2011 Dekretua, azaroaren 8koa, BALORA-Euskal Autonomia Erkidegoan haurrak etanerabeak zaintzeko eta babesteko udaleko eta lurraldeko gizarte-zerbitzuetan arrisku-egoerenlarritasuna balioesteko tresna onesten duena. (233 zenbakidun EHAA, 2011ko abenduaren 12koa).