Gizartekintza

Familia-bitartekotzarako zerbitzuaren eskaera

Zer da? - Zertan datza?

Bitartekaritza gatazkak ebazteko metodo bat da, eta, bertan, hirugarren pertsona inpartzial batek esku hartzen du, aldeek aurretik eskatuta eta onartuta. Esku-hartze hau bideratuta dago pertsona horiei bi aldeentzako gogobetegarria den erabakia hartzen laguntzera. Bitartekaritzan beti egon behar du harreman zuzena tartean diren aldeekin, beraiek erabakitzen eta adosten baitute gatazkaren irtenbidea.
Bitartekaritza hainbat mailatan eta zenbait ikuspegirekin aplikatzen den teknika da, bai eta hainbat arlotan aplikatzen dena ere (familia, eskola, komunitatea, auzo-elkartea...).

Nork eska dezake?

Galdakao udalerrian familia-eremuan arazoak dituen biztanle orori dago zuzenduta (aita-ama eta seme-alaben arteko harremanetan zailtasunak, bikote-arazoak, neba-arreba gazteen eta nagusien arteko gatazkak, banandu ondoren seme-alaben kontuetan ados jarri behar diren bikoteak, beste zenbait familia-arazo besteak beste enplegua galtzea, familiaren egoera berriro egokitu behar izatera eta familia-arauak aldatu behar izatera garamatzaten egoerak, belaunaldien arteko arazoak, etab.).
BETEKIZUNAK
Kasuak bitartekaritzara egokituta egon beharko du, eta kanpoan geratuko dira familia-arazo larriak, besteak beste tratatu gabeko familia-indarkeria, haurrenganako eta emakumeenganako tratu txarrak, patologia psikikoak, alkoholismoa, drogazaletasuna, ludopatiak, eta abar.
- Saioetara batera joateko ados egon beharko dute, nahiz eta lehenengo hitzordua bakarka izan daitekeen eta gero beste aldea gonbidatu bitartekaritza egitera.
- Motibazio- eta lankidetza-maila jakin bat behar da.
- Gatazkak ez du egon behar ez judizializatuta ez hala izateko prozesuan, eta, hala bada, bide judiziala bertan behera uzteko konpromisoa egon beharko da, bitartekaritza-prozesua hasi baino lehen.

Non tramitatzen da?

Esan Bulegoan: hitzordua zehaztu Familia Bitartekaritza Zerbitzuko psikologoekin
a) Aurrez aurre
b) Telefonoz

Beharrezko dokumentazioa

Ez dagokio

Jaso ondoko prozedura

1. Familia-bitartekariekin hitzordua zehaztea
Arreta-ordutegia:
- Asteazkenak 11:00etatik 15:30era.
2. Hitzorduen txartela entregatzea.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

Ondoko tramiteen laburpena

Gizarte Zerbitzuetatik:
1. Familia-bitartekotzarako zerbitzua ematea.

Lege esparrua

- Otsailaren 8ko 1/2008 Legea, familia-bitartekaritzari buruzkoa (2008ko otsailaren 18ko 34. EHAA).