Gizartekintza

Mendekotasuna balioesteko eskaera: egoitza-zerbitzua, eguneko zentroak, prestazio ekonomikoak eta laguntza teknikoak

Zer da? - Zertan datza?

Adin, gaixotasun edo ezintasunen bat dela eta, pertsona batzuek modu iraunkorrean bizi duten egoera, baina autonomia fisiko, mental, intelektual edo sentsorialaren gabezia edo galerarekin zerikusia duena, eta horren ondorioz beste pertsona baten edo batzuen arreta behar baldin badute, edo laguntza handia eguneroko bizitzako oinarrizko ekintzak aurrera eraman ahal izateko; edo adimen-ezintasuna edo gaixotasun mentala dutenen kasuan, autonomia pertsonala izateko beste laguntza mota batzuk behar dituztenen egoera.
Mendekotasunaren balioespenak zehazten du zein diren mendekotasun-egoeran dauden pertsonen arretarako eta autonomia pertsonala sustatzeko zerbitzu eta prestazio egokienak:
. Mendekotasunen bat duen pertsonari bere ohiko ingurunean modu autonomoan bizi ahal izatea erraztea, nahi duen denbora guztian eta posible den neurrian.
. Tratu duina ematea mendekotasunen bat duten pertsonen bizitza pertsonalean, familiarekiko harremanetan eta bizitza sozialean, eta komunitateko bizitzan modu aktiboan parte hartzea erraztea.

Nork eska dezake?

- Mendekotasun-egoeraren batean dagoen edozein pertsona.
- Espainiar nazionalitatea:
. 5 urteko egoitza eraginkorra EBko pertsonentzat. 5 urteko legezko egoitza (ez erroldatzea) EBkoak ez diren pertsonentzat.
- Bizkaiko udalerriren batean erroldatuta egotea.

Non tramitatzen da?

Esan Bulegoan: hitzordua zehaztu gizarte-langilearekin
a) Aurrez aurre
b) Telefonoz

Beharrezko dokumentazioa

Eskaera horrekin batera dokumentazio hau aurkeztuko da:
- Nortasun-agiriaren fotokopia.
- Osasun-txartelaren fotokopia.
- Medikuaren txostena.
- Borondatezko ordezkaritzaren eredua, hala badagokio
- Bankuko helbideratzearen fitxa)

Jaso ondoko prozedura

1. Hitzordua zehaztea gizarte-langilearekin.
2. Hitzorduen txartela entregatzea.

Prezioa / Kostua

- Horretarako onetsitako prezio publikoen arabera.

Prozesuaren epeak

- Zenbatetsitako epea: Automatikoa, dokumentazio guztia aurkezten denetik.
- Legezko gehieneko epea: bi hilabete.
- Administrazio-isiltasunaren ondorioak: kontrakoa.

Ondoko tramiteen laburpena

1. Gizarte Zerbitzuetatik:
- Pertsonari/familiartekoari mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako mendekotasunari, zerbitzuei eta prestazioei buruzko informazioa ematea.
- Eskabide-eredua eta dokumentazioa entregatzea.
- Hitzordua zehaztea gizarte-langilearekin edo dokumentazioa aurkeztea gizarte-zerbitzuetan.
- Erroldaren ziurtagiria sartzea.
- Kasuaren diagnostikoa eta balioespena.
- Espedientea Bizkaiko Foru Aldundira bidaltzea, ebazpena eman dezan.
2. Bizkaiko Foru Aldunditik:
- Egiaztapena, balioespena eta ebazpena.

Lege esparrua

- 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak artatzeari buruzkoa.
- 162/2009 Foru Dekretua, abenduaren 1ekoa, Bizkaiko Foru Aldundiarena, mendekotasun-egoera aitortzeko prozedura arautzen duena.
- 121/2012 Foru Dekretua, abuztuaren 21ekoa, mendekotasun-egoera aitortzeko prozedura arautzen duen abenduaren 1eko 162/2009 Foru Dekretua aldatzekoa.