Gizartekintza

Desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartelaren eskaera

Zer da? - Zertan datza?

Desgaitasunen bat duten eta mugikortasun-arazoak dituzten pertsonak garraiatzen dituzten ibilgailuentzako aparkatzeko txartela, txartela emateko baremo berezia gainditzen dutenak.

Nork eska dezake?

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren baten bizi diren pertsonentzako, urritasun fisiko edo psikiko larriren bat dutenak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Aldundietako baten Balorazio eta Orientazio Unitatearen aldeko txostena lortu dutenentzako, hain zuzen.

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan (bete beharreko eskabidea eman):
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era
b) Udaleko Gizarte Zerbitzuetako bulegoetan:
- Aurrez aurre
- Telefonoz:

Beharrezko dokumentazioa

- Eskabidea
-Nortasun-agiri nazionalaren fotokopia.
- Txarteleko 2 argazki. (Baiezko ebazpenaren kasuan baino ez)
- Bizkaiko Foru Aldundiaren aldeko irizpena.

Jaso ondoko prozedura

1. Eskabide-orria jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea, bai eta aipatutako agiriak ere.
2. Eskabidea gizarte-zerbitzuen arloari bidaltzea.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

- Gutxieneko epea: Berehalakoa dokumentazio guztia entregatzen denetik.
- Legezko gehieneko epea: hiru hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: aldekoa.

Ondoko tramiteen laburpena

Gizarte Zerbitzuetatik:
1. Prozeduraren jarraibidea.
2. Ebazpena.
3. Jakinarazpena.
4. Ebazpena ematekoa bada, txartela titularrari aurkeztuko zaio, sinatu dezan, eta, sinatu ondoren, Udalak plastifikatuko du eta pertsona interesdunari emango dio.
5. Hilero, Eusko Jaurlaritzari izapidetutako ebazpenak bidaltzea.

Lege esparrua

256/2000 Dekretua, abenduaren 5ekoa. dekretu honen bidez, ibilgailua aparkalekuan uzteko desgaitasunen bat duten pertsonentzako txartela arautu eta Europako Batasuneko estandarri egokitu da. (248 zenbakidun EHAA, 2000ko abenduaren 29koa).

Tramiteetarako dokumentuak