Gizartekintza

Adinekoentzako opor-programarako eskaera (Imserso)

Zer da? - Zertan datza?

- Adinekoentzako oporretarako gizarte-programa.
Gizarte Segurantzaren sistemaren prestazioen zerbitzu osagarria da, eta helburu du oporrak gozatzea. Hainbat modalitateren artean aukera daiteke:
- Kostaldeko egonaldiak, atseden hartzeko eta erlaxatzeko.
- Kultura-bidaiak, Espainiako artea eta historia ezagutzeko.
- Natura ezagutzeko turismoa, ibilbideekin inguru pintoreskoetatik.

Nork eska dezake?

- 65 urtetik gora.
- Pentsioen sistema publikoaren erretiro-pentsiodunak
- 55 urteko edo hortik gorako adina duten alarguntasun-pentsiodunak.
- Baliaezintasun-pentsiodunak, beste pentsio batzuk edo aurretiko erretiroa hartu duten pentsiodunak eta 60 urte beteta izatea.
(Eskatzen duena ezkontideak lagunduta joan ahalko du, eta berarentzat ez dira pentsioaren eta adinaren betekizunak eskatzen; gutxienez %45eko minusbaliotasuna duten seme-alabek ere parte ahalko dute, baldin eta minusbaliotasun horrek bidaiatzeko aukera ematen badie eta beraien amarekin eta/edo aitarekin bidaiatzen badira eta logela partekatzen badute).
- Autonomia izan behar dute eguneroko jardueretarako eta egoitza-zentro batean elkarbizitza eragozten duen jokaera-nahasmendurik ez izan, ez eta gaixotasun kutsakorrik ere.

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan (bete beharreko eskabidea eman):
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era
b) Udaleko Gizarte Zerbitzuetako bulegoetan:
Aurrez aurre:
Ordutegia: astelehenak, asteazkenak eta ostiralak, 10:00etatik 13:30era. Ostegunak, 16:00etatik 18:0etara.
c) Internetez: www.imserso.es
d)IMSERSOren egoitza

Beharrezko dokumentazioa

Behar bezala betetako eskabidea

Jaso ondoko prozedura

1. Eskabidea jasotzea. Informazio gehiago behar izanez gero, Adinekoen Dinamizazio Zerbitzura bidaltzea.
2. Eskabidea gizarte-zerbitzuen arloari bidaltzea.

Prezioa / Kostua

Horretarako onetsitako tasen edo prezio publikoen arabera (aukeratutako helmugaren eta oporren iraupenaren arabera).

Prozesuaren epeak

- Legezko gehieneko epea: hiru hilabete.

Ondoko tramiteen laburpena

1. Gizarte Zerbitzuetatik:
- Zerrenda egitea.
- IMSERSOren eskabideak bidaltzea ebazpena emateko.
2. - IMSERSO, Gizarte Zerbitzuetarako Institutu Nazionaletik.
- Eskabideak balioestea eta ebaztea.

Lege esparrua

BOEn argitaratutako urteko deialdia.

Tramiteetarako dokumentuak