Gizarte Segurantzaren sistemaren prestazioen zerbitzu osagarria da, eta helburu du bainuetxeetan ematen den laguntzarako bide ematea hala behar duten adinekoei.
- - - - Zertan datza - - - -
10 edo 12 eguneko egonaldiak bainuetxe batean (horiei buruzko informazioa ematen da urtero, eskabideari erantsitako agiri batean), honako zerbitzu hauekin:
- Ostatua eta mantenua pentsio osoko erregimenean eta erabilera partekatuko logela bikoitzetan.
- Oinarrizko tratamendu termalak, bainuetxeko medikuak emandako tratamendua barne, medikuak kasu bakoitzerako ezarri duen tratamendu termala eta ondoko jarraipen medikoa.
- Animazio-jarduerak egitea
- Gizarte Segurantzaren sistemako pentsiodunak, erretiro eta baliaezintasunagatik nolanahi ere, eta alarguntasunagatik edo bestelako pentsioengatik, baldin eta hirurogei urte beteta badituzte.
(Eskatzaileak ezkontidearen laguntza izan dezake, baina hark ez ditu pentsio- eta adin-eskakizunak bete behar).
- Autonomia izan behar dute eguneroko jardueretarako eta egoitza-zentro batean elkarbizitza eragozten duen jokaera-nahasmendurik ez izan, ez eta gaixotasun kutsakorrik ere.
a) Esan Bulegoan (bete beharreko eskabidea eman):
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era
b) Udaleko Gizarte Zerbitzuetako bulegoetan:
Ordutegia: astelehenak, asteazkenak eta ostiralak, 10:00etatik 13:30era. Ostegunak, 16:00etatik 18:0etara.
c) Internetez: www.imserso.es
d)IMSERSOren egoitza
Behar bezala betetako eskabidea.
1. Eskabidea jasotzea. Informazio gehiago behar izanez gero, Adinekoen Dinamizazio Zerbitzura bidaltzea.
2. Eskabidea gizarte-zerbitzuen arloari bidaltzea.
Horretarako onetsitako tasen edo prezio publikoen arabera (aukeratutako bainuetxearen eta urteko txandaren arabera)
1. Gizarte Zerbitzuetatik:
- Zerrenda egitea.
- IMSERSOren eskabideak bidaltzea ebazpena emateko.
2. - IMSERSO, Gizarte Zerbitzuetarako Institutu Nazionaletik.
- Eskabideak balioestea eta ebaztea.
BOEn argitaratutako urteko deialdia.