Gizartekintza

Etxeko tratu txarrak pairatu dituzten emakumeentzako abegi-etxearen eskaera

Zer da? - Zertan datza?

Etxeko tratu txarren biktima diren emakumeentzako harrera-pisua jasaten dituzten tratu txarren ondorioz ohiko bizilekua utzi behar duten eta joateko beste lekurik ez duten emakume biktimentzat aldi baterako egoitza-harrera eskaintzen duen ostatu-hartzea da. Baliabiderik egokiena da gizarte-normalizazioa eta -integrazioa bideratzeko, bai eta autonomia pertsonaleko prozesuak ere, intimitate eta pribatutasuneko esparru batean.

Nork eska dezake?

Galdakaon erroldatutako emakumeak, aldi baterako eta premiaz babesa eta ostatua behar dutenak, etxeko tratu txarren ondorioz ohiko bizilekua utzi behar izan dutelako, bai eta %33etik gorako minusbaliotasuna duten 18 urtetik beherako eta hortik gorako seme-alabak ere.

Non tramitatzen da?

Esan Bulegoan: hitzordua zehaztu gizarte-langilearekin
a) Aurrez aurre
b) Telefonoz

Beharrezko dokumentazioa

Jaso ondoko prozedura

1. Hitzordua zehaztea kasuko gizarte-langilearekin edo larrialdietako gizarte-langilearekin.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

- Zenbatetsitako epea: berehalakoa.
- Legezko gehieneko epea: bi hilabete.
- Administrazio-isiltasunaren ondorioak: kontrakoa.

Ondoko tramiteen laburpena

Gizarte Zerbitzuetatik:
1. Emakumeei zerbitzuaren ezaugarri eta betekizunei buruzko informazioa ematea.
2. Kasuaren diagnostikoa eta balioespena.
3. Eskabidea jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea, araudiaren betearazpen-deklarazioarekin batera eta baliabide pertsonalik edo familia-laguntzarik ez duelako zinpeko deklarazioa.
4. Prozeduraren jarraibidea.
5. Ebazteko proposamena egitea.
6. Ebazpena.
7. Jakinarazpena.
8. Interesdunari harrera-pisura laguntzea eta giltzak ematea.

Lege esparrua

- Etxeko tratu txarren biktima diren emakumeentzako harrera-pisuaren udal-zerbitzuaren araudia.