Gizartekintza

Gizarte-larrialdietarako laguntzen eskaera

Zer da? - Zertan datza?

Aldizkakoak ez diren laguntza ekonomiko hauek, gizarteko bazterkeria arintzeko edo saihesteko kanpoko motiboen ondorioz, une jakin batean (aldi baterako) gertatzen den baliabide ekonomikorik ez dagoen edo estutasuneko beharrezko eta premiazko egoerak arintzeko edo hari itzuri egiteko egin beharreko gastu zehatzak edo apartekoak ordaintzeko diru aski ez duten pertsonei ematen zaizkie .
Gastu berezi hauek hartzen dira oinarrizkotzat:
- Ohiko etxebizitzarako alokairu-gastuak.
- Interesen eta kredituen amortizazioaren ondoriozko gastuak, ohiko etxebizitza eskuratzeko, gizarteko egoera larriaren aurretik hartuak eta, hala badagokio, Diru-sarreren Berme Errentaren prestaziora jo aurretikoa.
- Etxebizitza mantentzeko gastuak: energia, ura eta mantentze-laneko beste gastu batzuk.
- Ohiko etxebizitzan edo bizitokian bizi ahal izateko eta bertan oinarrizko osagaiak edukitzeko beharrezko gastuak.
- Bizikidetza-unitateko kide batek edo gehiagok dituzten oinarrizko beharrei buruzko gastuak, esate baterako: jantziak, hezkuntza eta prestakuntzakoak eta osasun-arretakoak, betiere sistema publikoek gastu horiek hartzen ez dituztenean.
- Aurretiko zorpetzeko gastuak, aurretik aipatutako gastu-kontzepturen batean sortuak, edo bizitzaren oinarrizko beharrei aurre egiteko gastuetarako.

Nork eska dezake?

Gizarte-larrialdietarako laguntzak jasotzeko, gizarte-bazterkeriaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legean aurreikusitako baldintzetan, ondorengo betekizunak bete behar dira:
- Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egotea eskabidea aurkeztu baino sei hilabete lehenagotik, gutxienez.
Gutxieneko epe hori bete ezean, eskatzaileak aurreko hamar urteen barruan bost urtez jarraian Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egona eta bertan benetan bizi izana izan beharko du."
Aurreikusten den baldintza hori ez zaie exijituko maiatzaren 27ko 8/1994 Euskal Autonomia Erkidegoz kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeekiko harremanei buruzko Legearen 11.1. artikuluak aipatzen dituen euskal gizataldeei, betiere artikulu horretan aurreikusitako gainerako baldintzak betetzen badituzte.
- Bizikidetza-unitate bat izatea, gutxienez urtebete lehenagotik, eskabidea aurkezten den egunetik. Epe hori betetzetik salbuetsita daude egoera hauek:
1. Beraien kargura adingabeak dituztenak.
2. Ezkontzagatik edo ezkontzaren antzeko beste edozein harreman-modu iraunkorraren bidez bizikidetza-unitate berria osatzen dutenek.
3. Bizikidetza-unitate berri bat osatzen dutenentzat banantze, dibortzio edo ezkontza-deuseztasun bidez, izatezko loturaren desegite bidez edo bikoteko kideetako bat hil delako, betiere unitate berria aurreko bizikidetza-unitateko kideek soilik osatzen badute.
4. Bizikidetza-unitate berri bat osatzen dutenentzat, beren aitaren eta amaren, tutoreen edo legezko ordezkarien heriotzagatik edo behin betiko sartu dituztelako izaera sozial, sanitario edo soziosanitarioko abegi-zerbitzu batean edo espetxe batean.
5. Bizikidetza-unitate berri bat osatzen dutenentzat ohiko etxebizitza utzi egin behar izan dutelako etxeko edo familia barruko indarkeriaren biktimak izan direlako, betiere unitate berria aurreko bizikidetza-unitateko kideek soilik osatzen badute.
6. 18 urte baino gutxiago izan eta araudian azaltzen diren egoeraren batean daudenentzat.
7. Kotizaziopeko edo kotizaziorik gabeko zahartzaroko, baliaezintasuneko edo alarguntzako pentsioen onuradunek osatutako bizikidetza-unitate berria osatzen dutenek bikotekidearekin edo senar-emazteen pareko harreman jarraitua dutenekin batera, eta ekonomikoki haien mendekoak direnekin batera. Aurrekoaren ondorioetarako, lehenengoekiko ekonomikoki mendekotzat hartuko dira inolako diru-baliabiderik ez duen pertsona bakar bati dagokion Gizarteratzeko eta Gizarte-babeserako Oinarrizko Errentaren zenbatekoa baino diru-sarrera konputagarri handiagoak ez dituzten pertsonak, salbuetsita geratuz lan egiteagatik edo osagarriak izan daitezkeen pentsioetatik datozen diru-sarrerak lortzen dituzten pertsonak.
8. Aurreko idatz-zatian adierazitako unitatearen gainerako kideek osatutako bizikidetza-unitate bat osatzen dutenentzat, Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen aplikazioaren ondorioz betiere orain unitate independente bat osatzen badute.
- Etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren jasotzaileak ez izatea, salbu eta gizarte-larrialdietarako laguntzak lehen mailako edo aurretiko zorpetzeko gastuak ordaintzeko eskatzen badira.
- 18 urte izatea. Gutxieneko adin-muga horretatik salbu daude gazteago izanik ondorengo egoeraren batean daudenak, baldin eta gainerako betekizunak betetzen badituzte:
1. Ekonomikoki beren kargura %45etik gorako minusbaliotasun-kalifikazioa duten edota autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 legean aurreikusitakoaren arabera II. graduko 1. mailako mendetasuna edo handiagoa duten adingabeak edo helduak dituztenean.
2. Erabateko zurztasuna egiaztatzen dutenak.
3. Ezkonduta edo ezkontzaren antzeko harreman iraunkor baten bidez beste pertsonaren batekin loturik egotea gutxienez sei hilabete lehenago.
4. Etxeko edo familia barruko indarkeriaren biktimak izan direnak.
- Laguntza hauetan jasotako gastu espezifikoei aurre egiteko behar beste baliabide ez izatea, baldin eta horrek haien bizikidetza-unitateko kideei eragiten badie; hala, ez dagoela behar beste baliabide ulertuko da ondoren azaltzen diren baldintzak betetzen direnean:
1. Azken urtean edo prestazioek helburu duten gastuekin lotzen den edo lotuko den denboraldian,errendimenduak (araudiak ezartzen duenaren arabera erabakiak) etxebizitza-unitateko kide kopuruaren arabera legokiokeen gizarteratzeko eta gizarte- babeserako oinarrizko errentaren gehieneko zenbatekoa baino %150 handiagoak izatea. Aurrekoa bazter utzi gabe, kontuan hartuko dira, halaber, eskatzailea bizi den etxebizitza edo bizitoki berean bizi diren gainerako kideek jaso ditzaketen prestazioen errendimenduak.
2. Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 9.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, bizikidetza-unitatetzat har litezkeen pertsonak aipatutako legearen 9.1.b artikuluan aipatutako loturetakoren bat duten pertsonekin etxebizitza edo bizitoki berean bizi badira, eta pertsona horiek guztiek, dagokion denboraldirako, beren errendimenduak badituzte eta errendimendu horien balioa dagokion gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errentaren gehieneko zenbatekoa baino hiru aldiz txikiagoa bada, baldin eta pertsona horiek ez badute inolako errekurtsorik, betiere adierazitako artikuluan aipatzen diren loturengatik elkarrekin lotuta dauden pertsona guztiak kontuan hartuta.
- Batere baliabiderik izan ezean eta zenbat bizikide (aipatutako loturen bidezko harremana dutenak) dutenen arabera legokiekeen Gizarteratzeko Oinarrizko Errentaren urteko zenbatekoaren lau halako baino txikiagoa izatea beren ondarea. Ondarearen balioa diru-sarrerak bermatzeko errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuaren III. kapituluaren 4. atalean ezarritakoarekin bat etorriz zehaztuko da.
Gizarte-larrialdietarako laguntzak alokairu-gastuei aurre egiteko erabiltzen direnean, etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Etxebide zerbitzuan etxebizitza-eskatzaile bezala izena emanda egotea edo izena ematea eskatu izana.
Baldintza hori ez da eskatzekoa izango honako kasu hauetan:
- Gizarte-larrialdietarako laguntzak baliatzeko eskakizunak beteta dituztela, Etxebiden sartzeko baldintzak betetzen ez dituzten pertsonak, bizileku-baldintza betetzen ez dutelako nahiz baliatzeko gutxieneko ekonomikoak betetzen ez dituztelako.
- 65 urtetik gorako pertsonak, zahartzaroko kotizaziopeko edo kotizazio gabeko pentsioen onuradunak, etxebizitza berean 10 urte baino gehiagoz bizi direla egiaztatzen dutenak, edo gutxieneko epe hori betetzen ez badute ere, ohiko etxebizitzan geratu beharra dutenak, dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren ustez.
- Inolako ahaidetasun-harremanik ez egotea odolkidetasun edo ahaidetasunezko hirugarren mailaraino eskatzailearen bizikidetza-unitatea osatzen duen edozein kideren eta etxebizitzaren errentatzailearen edo haren familia-unitateko edozein kideren artean, gizarte-larrialdietarako laguntzak alokairu-gastuak ordaintzeko diren kasuetan.
- Ezin izango dituzte baliatu alokairu-gastuak edo ohiko etxebizitza edo bizilekua erosteko hartutako kredituen interesetatik edo amortizaziotik eratorritako gastuak ordaintzera bideratutako gizarte-larrialdietarako laguntzak, eskatzaileak edo haien bizikidetza-unitateko beste edozein kide honako egoera hauetakoren batean baldin badago:a) Etxebizitza bat alokairuan edo jabetzan izatea, eta etxebizitza hori babes publikoko etxebizitza motaren batean sartuta egotea, Eusko Jaurlaritzak edo beste Administrazio Publiko batzuek edo horien mendeko erakundeek sustatua, eskaera egin zenean indarrean zegoen legerian aurreikusitakoaren arabera.b) Etxebizitza bat jabetzan edo usufruktuan izatea eta gizarte-larrialdietarako laguntzak eskatzea beste etxebizitza baten alokairu-gastuei aurre egiteko, azken hori haren ohiko bizitokia izanda ere, salbu eta banantzeagatik edo dibortzioagatik eta beste arrazoi batzuengatik, hala nola utzarazpena, beren ohiko bizilekua utzi behar izan duten edo etxeko indarkeriaren biktima diren pertsonak badira, besteak beste.

Non tramitatzen da?

Esan Bulegoan: hitzordua zehaztu gizarte-langilearekin
a) Aurrez aurre
b) Telefonoz

Beharrezko dokumentazioa

- Eskatzailearen eta bizikidetza-unitatea osatzen duten gainerako kideen NANaren, pasaportearen edo AIZren fotokopia. Halakorik eduki ezean, familia-liburu osoaren kopia aurkeztu.
- Banantzeari edo dibortzioari buruzko epaia (ofiziozko abokatuaren eskaeraren frogagiria).
Lan-bizitza edo Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak igorritako txostena, langile gisa altan ez dagoela adierazten duena (www.seg-social.es). Honako telefono zenbaki honetara deituta ere eska daiteke: 901 50 20 50.
- Familia-unitatearen diru-sarrerak egiaztatzen dituzten frogagiriak:
- Nominen fotokopia.
- LANBIDEko izen-emate ziurtagiria
- Diru-sarreren Berme Errentaren eta Etxebizitzaren Prestazio Osagarriaren (Lanbidek emandakoa) hartzaile izatearen ziurtagiria.
- Foru Ogasunak igorritako Errentaren eta Ondasunen Ziurtagiria. Hemen eska daiteke:
- Bizkaiko Foru Ogasuna (Erakustazoka - Bilbo).
- Basauriko Ordezkaritza (anbulatorioaren aurrean) - Nagusi kalea, 38
Telefono-zenbaki honetara deituta ere eska dezakezue: 901 50 20 00.
- Estatuko Ogasunak igorritako Ondasunen Ziurtagiri Katastrala: Federico Moyua plaza, 3 (Bilbo).
- Atzerritarra izanez gero, jatorrizko herrialdearen ondasunen ziurtagiria.
- Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren azken ordainagiriaren fotokopia (OHZ).
Bizikidetza-unitateko kide guztiek dituzten kontuen azken hamabi hilabeteetako banku-mugimenduak (dagokion bankuak emandako zerrenda edo, hala badagokio, bankuak zigilatutako aurrezki-libreten fotokopia).
- Alokairu-kontratua.
- Etxebide zerbitzuan erregistratutako eskabidearen kopia.
- Hipoteka-kredituaren eta hileko kuotaren egoera.
- Banku-erakundeak betetako inprimakia, zigiluarekin eta sinadurarekin (hirugarrenen orria).

Jaso ondoko prozedura

1. Hitzordua zehaztea gizarte-langilearekin.
2. Hitzorduen txartela aurkeztu.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

- Legezko gutxieneko epea: bi hilabete.
- Legezko gehieneko epea: bi hilabete.
- Administrazio-isiltasunaren ondorioak: kontrakoa.

Ondoko tramiteen laburpena

Gizarte Zerbitzuetatik:
1. Pertsonari gizarte larrialdietarako laguntzen ezaugarrien berri ematea.
2. Eskabide-eredua eta dokumentazioa entregatzea.
3. Gizarte-langilearekin hitzordua zehaztea, dokumentazioarekin batera eskabidea formalizatzeko.
4. Erroldaren ziurtagiria sartzea.
5. Kasuaren diagnostikoa eta balioespena.
6. Prozeduraren jarraibidea.
7. Ebazpen-proposamena.
8. Ebazpena.
9. Jakinarazpena.
10. Laguntzaren frogagiria: dokumentazioa Gizarte Segurantzan aurkeztea.

Lege esparrua

- 18/2008 Legea, abenduaren 23koa, gizarteratzeko eta diru-sarrerak bermatzekoa. (250 zenbakidun EHAA, 2008ko abenduaren 31koa).
- 4/2011 Legea, azaroaren 24koa, diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko legea aldatzekoa. (233 zenbakidun EHAA, 2011ko abenduaren 12koa).
- 4/2011 Dekretua, urtarrilaren 18koa, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituena. (27 zenbakidun EHAA, 2011ko otsailaren 9koa).
- Lan eta Gizarte Gaietako sailburuaren Agindua, urtero, Gizarte Larrialdietarako Laguntzetan aurreikusitako gastu berezi bakoitzarentzako gehieneko zenbatekoak ezartzen dituena.