Mendeko pertsonen zaintzaileei laguntza emateko programa da, prebentzio, informazio, prestakuntza eta laguntza psikosozialeko jarduketen bidez.
Programak honako zerbitzu hauek ditu:
. Mendekotasuna agertzea saihesteko ekintzak.
. Informazioa, prestakuntza eta aholkularitza.
. Bakarkako eta taldeko laguntza psikologikoa.
. Boluntariotzaren sustapena.
Galdakaon erroldatuta dauden eta mendekotasunen bat duten pertsonen zaintzaileak.
Esan Bulegoan: hitzordua zehaztu Zainduz Programako psikologoarekin
a) Aurrez aurre
b) Telefonoz
Bat ere ez
1. Esan Bulegoan zehaztu hitzordua Zainduz Programako psikologo-koordinatzailearekin
Aurrez aurreko arretarako ordutegia:
- Astelehenak: 09:30etik 13:30era.
- Asteazkenak 17:00etatik 19:00etara.
2. Hitzorduen txartela entregatzea.
Kosturik gabe.
Gizarte Zerbitzuetatik:
1. Mendekotasun bat duten pertsonen zaintzaileei laguntza emateko programari buruzko informazioa, prebentzio, informazio, prestakuntza eta laguntza psikosozialeko bakarkako eta taldeko jarduketen bidez.