Gizartekintza

Gizarteratzeko laguntza berezien eskaera

Zer da? - Zertan datza?

Oinarrizko premiei lotutako gastuak zein gizarte- eta/edo lan-inklusioko prozesu baten ondoriozko gastuak estaltzeko aldizkako laguntza ekonomikoa da. Gastu horiei aurre egiteko behar adina diru-sarrera ez dituzten bizikidetza-unitateetan integratutako pertsonei dago zuzenduta.

Nork eska dezake?

18 eta 23 urte bitarteko pertsonak, gizarte-bazterkeriako egoeran daudenak, betekizun hauek betetzen dituztenak eskabidea egiteko unean:
- Diru-sarreren Berme Errenta jasotzeko eskubiderik ez izatea, bete beharreko betekizunetako baten bat ez betetzeagatik.
- Elkarbizitzako unitate ekonomiko independentea osatzea laguntzaren eskabidea aurkeztu baino hamabi hilabete lehenagotik gutxienez, salbuespenak salbuespen.
Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egotea eta hartan benetan bizitzea, eskabidea aurkeztu aurreko ondoz ondoko 30 hilabeteetan, gutxienez, salbuespenak salbuespen.
- Baliabide nahikorik ez izatea.
- Ondasun higiezinik ez izatea.
- Arretarako/esku hartzeko banakako plana sinatuta izatea eta baldintza guztiak betetzen egotea.
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egotea.

Non tramitatzen da?

Esan Bulegoan: hitzordua zehaztu gizarte-langilearekin
a) Aurrez aurre
b) Telefonoz

Beharrezko dokumentazioa

- Eskabidea ereduaren arabera.
- 16 urtetik gorako familia-unitateko kide guztien NANaren, pasaportearen, bizileku-txartelaren edo egokia den besteren fotokopia.
- Gizarte Segurantzaren Lurraldeko Diruzaintzak emandako eskatzailearen eta bizikidetza-unitatea osatzen duten 16 urtetik gorakoen ziurtagiria.
- Eskatzailearen eta bizikidetza-unitatea osatzen duten 16 urtetik gorakoen Lanbideren ziurtagiria.
- Eskatzailearen eta bizikidetza-unitatea osatzen duten 16 urtetik gorakoen GSINen ziurtagiria, pentsioren baten titular izan ala ez izan.
- Eskatzailearen eta bizikidetza-unitatea osatzen duten 16 urtetik gorakoen diru-sarreren frogagiria.
- Bizikidetza-unitatearen diru-sarreren eta ondasunaren ardurapeko deklarazioa.
- Erroldatze-ziurtagiria, etxean bizi diren pertsona guztien zerrenda jasoko duena. Udalak ematen du.

Jaso ondoko prozedura

1. Hitzordua zehaztea gizarte-langilearekin.
2. Hitzorduen txartela entregatzea.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

- Zenbatetsitako epea: hilabete
- Legezko gehieneko epea: sei hilabete.
- Administrazio-isiltasunaren ondorioak: kontrakoa.

Ondoko tramiteen laburpena

1. Gizarte Zerbitzuetatik:
- Pertsonari gizarte-inklusiorako laguntzen gaineko informazioa ematea.
- Eskabide-eredua eta dokumentazioa entregatzea.
- Gizarte-langilearekin hitzordua zehaztea, dokumentazioarekin batera eskabidea formalizatzeko.
- Erroldatze-ziurtagiria sartzea, etxean bizi diren pertsona guztien zerrenda jasoko duena.
- Kasuaren diagnostikoa eta balioespena.
- Esku hartzeko plana prestatzea.
- Espedientea Bizkaiko Foru Aldundira bidaltzea, ebazpena eman dezan.
2. Bizkaiko Foru Aldunditik:
- Egiaztapena, balioespena eta ebazpena.

Lege esparrua

60/2011 Foru Dekretua, martxoaren 22koa, gizarte-inklusiorako laguntza berezia arautzen duena BAO, 62 zk., 2011ko martxoaren 30ekoa).
- 207/2011 Foru Dekretua, abenduaren 13koa, gizarte-inklusiorako laguntza berezia arautzen duen martxoaren 22ko 60/2011 Foru Dekretua aldatzekoa. (BAO, 241 zk., 2011ko abenduaren 21ekoa).

Tramiteetarako dokumentuak