Gizartekintza

Ordaindutakoaren araberako pentsioen eskaera

Zer da? - Zertan datza?

Aldian aldiko prestazio ekonomikoa, gradu jakin bateko ezintasuna jasateaz edo 65 urtetik gorakoa izateaz gainera, nahikoa errenta edo sarrera ez izatearen zioz aintzatesten dena.

Nork eska dezake?

Urteko zenbaketan diru-sarrera edo errenta nahiko ez dutenak, bizikidetzako unitate ekonomikoa osatzen duten pertsonen arabera.
Erretiro-kasuan. Betekizunak:
- 65 urte edo gehiago izatea.
Espainiako lurraldean bizitzea, eta hamasei urte eta pentsioa jasotzeko adina bitartean hamar urtez hala egin izana, eta horietako bi urte pentsio-eskariaren justu ondoz ondo eman izana.
Elbarritasun-kasuan. Betekizunak:
- 18 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago izatea.
- Espainiako lurraldean bizitzea eta bost urtez hala egin izana, eta horietako bi urte pentsio-eskariaren justu ondoz ondo eman izana.
- %65eko edo gehiagoko minusbaliotasuna edo gaixotasun kronikoa izatea.

Non tramitatzen da?

Esan Bulegoan: hitzordua zehaztu gizarte-langilearekin
a) Aurrez aurre
b) Telefonoz

Beharrezko dokumentazioa

- Eskaera-eredua.
- Eskatzailearen eta14 urtetik gorako familia-unitateko gainerako pertsonen NANaren fotokopia.
- Ordezkariaren NANaren fotokopia eta bere ordezkaritzaren egiaztapena, eskabidea onuradun izan daitekeenaren bestelako pertsona batek inskribatzen duenean.
- Atzerritarren kasuan: pasaportearen eta txartelaren fotokopia, Espainian bizitzeko baimena edo frogagiria, bai egungo egoitzari buruzkoa, bai alegatzen duten epeei buruzkoa.
- Hartzekodunaren eta banku-helbideratzearen fitxa, eredu ofizialaren arabera.
Eskabidea ezintasunagatik bada eta Bizkaitik kanpora balioetsi bada, komeni da ziurtagiriaren fotokopia sartzea, beste balioespen bat saihesteko.

Jaso ondoko prozedura

1. Hitzordua zehaztea gizarte-langilearekin.
2. Hitzorduen txartela entregatzea.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

-Zenbatetsitako epea: berehalakoa, dokumentazioa eman ondoren.
-Legezko gehieneko epea: hiru hilabete.
- Administrazio-isiltasunaren ondorioak: kontrakoa.

Ondoko tramiteen laburpena

1. Gizarte Zerbitzuetatik:
- Pertsonari/familiartekoari kotizazio gabeko pentsioei buruzko informazioa ematea.
- Eskabidearen eredua eta beharrezko dokumentazioa ematea.
- Gizarte-langilearekin hitzordua zehaztea, dokumentazioarekin batera eskabidea formalizatzeko.
- Espedientea Bizkaiko Foru Aldundira bidaltzea, ebazpena eman dezan.
2. Bizkaiko Foru Aldunditik:
- Egiaztapena, balioespena eta ebazpena.

Lege esparrua

-26/1990 Legea, abenduaren 20koa, Gizarte Segurantzan kotizazio gabeko laguntzak finkatzen dituena (BOE 106 zk., 1990eko abenduaren 22koa).
- Martxoaren 15eko 357/1991 Errege Dekretua, kotizazio gabeko pentsioen arloan 26/1990 Legea garatzen duena (BOE 69 zk., 1991ko martxoaren 21ekoa).
- 118/1998 Errege Dekretua, urtarrilaren 30ekoa, martxoaren 15eko 357/1991 Errege dekretua aldatu duena Gizarte Segurantzaren sistemako kotizazio gabeko pentsioa jasotzeko eskubidea izateko bete beharreko betekizunak egiaztatzeari dagokionez (BOE, 42 zk., 1998ko otsailaren 18koa).

Tramiteetarako dokumentuak