Desgaitasun-graduaren kalifikazioa irizpide teknikoen araberakoa da, eta balioesteko izango dira pertsonak berak dituen desgaitasunak eta, hala badagokio, gizarte-eragile osagarriak, besteak beste familia-inguruneari eta lan-, hezkuntza- eta kultura-egoerari dagozkionak, gizarteratzea zailtzen dutenak.
Desgaitasun-egoerak graduetan kalifikatzen dira, horiek zenbaterainokoak diren kontuan hartuta.
Kalifikazio hori irizpide tekniko bateratuen araberakoa da, eta irizpide horiek araudiak jasotzen dituen baremoen bidez ezartzen dira. Desgaitasun-maila ehunekotan ematen da.
Bizkaiko Foru Aldundia da arlo honetan eskumena duen organoa, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioak ezarritako araudiari jarraiki.
Minusbaliotasun fisikoren, psikikoren edo sentsorialen bat duten pertsonak, espainiarrak izan edo Espainian bizi diren atzerritarrak izan.
a) Esan Bulegoan (bete beharreko eskabidea eman):
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era
b) Udaleko Gizarte Zerbitzuetako bulegoetan:
- Aurrez aurre
- Telefonoz:
- Eskabide normalizatua.
- NANaren fotokopia normalizatua (halakorik ezean, familia-liburuaren fotokopia, umearen jaiotza-data dakarrena).
- Mediku edo psikologoen txostenak edo biena, hala badagokio.
1. Eskabide-orria jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea, bai eta aipatutako agiriak ere.
2. Eskabidea gizarte-zerbitzuen arloari bidaltzea.
Kosturik gabe.
- Zenbatetsitako epea: Berehalakoa, dokumentazio guztia entregatzen denetik.
- Legezko gehieneko epea: hiru hilabete (ebazpena ematea BFAri dagokio).
- Administrazio-isiltasunaren ondorioak: kontrakoa.
1. Gizarte Zerbitzuetatik:
- Espedientea Bizkaiko Foru Aldundira bidaltzea, ebazpena eman dezan.
2. Bizkaiko Foru Aldunditik
- Egiaztapena, balioespena eta ebazpena.
Abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretua, minusbaliotasun-maila aintzatesteko, adierazteko eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa (2000ko urtarrilaren 26ko eta martxoaren 13ko 22 eta 62 zenbakiko BOE, hurrenez hurren).