Gizartekintza

Gizarte-ongizateko funtseko pentsioen eskaera

Zer da? - Zertan datza?

Aldizkako prestazio ekonomikoa da, Gizarte Zerbitzuen osagarria, eta adinean sartuta daudelako edo ezintasun bat dutelako, beren oinarrizko beharrizanak asetzeko lanean aritu ezin diren eta bestelako sarrerarik eskuratu ezin duten pertsonei ematen zaie.
Bi mota daude: Zahartzaroa eta ezintasuna

Nork eska dezake?

Aurrez, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egotea.
(Barne hartuko dira bizileku-baimena duten atzerritarrak, errefuxiatuak eta herrigabeak)- 65 urte beteta edukitzea, edo, gaixorik egonez gero, 16 urte baino gehiago izatea, eta organo eskudunak aintzatetsitako ezintasuneko egoeran egotea, lan egiteko erabat ezindurik.
- Ez berak ez familiak sarrera aski ez izatea oinarrizko betebeharrak asetzeko.
- Eskatzaileak bere beharrizanak asetzeko sarrera aski ez duela ulertuko da egutegiko urtean beretzat jasotzen dituen sarreren zenbatekoa (errentak, ordainsariak, pentsioak edo dena delakoak) pentsio honen urteko zenbatekoa baino gutxiago bada (eskatzailearen jabetzako etxebizitzaren balioa ez da zenbatuko).
- Eskatzailea familia-unitate batean bizi bada, unitate horren per capita errenta prestazio ekonomiko honen urteko zenbatekoa baino gutxiago izango da.

Non tramitatzen da?

Esan Bulegoan: hitzordua zehaztu gizarte-langilearekin
a) Aurrez aurre
b) Telefonoz

Beharrezko dokumentazioa

GOFen pentsioa zahartzaroagatik eskatzeko:
- Eskaera-eredua.
- NANaren fotokopia.
- Jaiotza-agiria
- Bizi-agiria.
- Etxebizitzaren erroldatze kolektiboaren ziurtagiria.
- Senarraren edo emaztearen heriotza-ziurtagiria, hala badagokio.
- Ezkontideak eskuratzen dituen diru-sarreren ziurtagiriak.
- Pentsioa eskuratzen duen ala ez egiaztatzeko Gizarte Segurantzaren agiria.
- Jatorrizko probintziaren Ogasun Ordezkaritzak emandako ziurtagiria. Ondasunak dituen ala ez adieraziko da, senar-emazteen izenean, hala badagokio.
- Bankuko helbideratzeari buruzko inprimaki normalizatua, finantza-erakundeak zigilatuta.
GOFen pentsioa ezgaitasunagatik eskatzeko
- Eskaera-eredua.
- NANaren fotokopia.
- Familia-liburuaren fotokopia.
- Etxebizitzaren erroldatze kolektiboaren ziurtagiria.
- Senarraren edo emaztearen heriotza-ziurtagiria, hala badagokio.
- Medikuaren txostena.
- Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia
- Pentsioa eskuratzen duen ala ez egiaztatzeko Gizarte Segurantzaren agiria.
- 16 urtetik gorako familia-unitateko kideen lan-bizitzaren Gizarte Segurantzako Lurraldeko Diruzaintzaren ziurtagiria (senar-emazteak gehi 16 urtetik gorako seme-alabak).
- Jatorrizko probintziaren Ogasun Ordezkaritzak emandako ziurtagiria. Ondasunak dituen ala ez adieraziko da, senar-emazteen izenean, hala badagokio.
- Bankuko helbideratzeari buruzko inprimaki normalizatua, finantza-erakundeak zigilatuta.

Jaso ondoko prozedura

1. Hitzordua zehaztea gizarte-langilearekin.
2. Hitzorduen txartela entregatzea.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

- Zenbatetsitako epea: berehalakoa, dokumentazioa aurkezten denetik.
- Legezko gehieneko epea: hiru hilabete.
- Administrazio-isiltasunaren ondorioak: aldekoa.

Ondoko tramiteen laburpena

1. Gizarte Zerbitzuetatik:
- Pertsonari/familiartekoari Ongizateko Fondoaren pentsioei buruzko informazioa ematea.
- Eskabide-eredua eta dokumentazioa entregatzea.
- Gizarte-langilearekin hitzordua zehaztea, dokumentazioarekin batera eskabidea formalizatzeko.
- Etxebizitzaren erroldatze kolektiboaren ziurtagiria sartzea.
- Espedientea Bizkaiko Foru Aldundira bidaltzea, ebazpena eman dezan.
2. Bizkaiko Foru Aldunditik:
- Egiaztapena, balioespena eta ebazpena.

Lege esparrua

- 129/1986 Dekretua, maiatzaren 26koa, adineko eta ezgaituei lanerako emango zaizkien Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Ongizateko Fondoko pentsioak arautzen dituena. (109 zenbakidun EHAA, 1986ko ekainaren 5ekoa).
- 163/1990 Dekretua, ekainaren 12koa.(EHAA 125 zk., 1990/06/25) adineko eta ezgaituei lanerako emango zaizkien Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Ongizateko Fondoko pentsioak arautzen dituen Dekretua zati batean aldatzen duena.
- 11.421/2003 Foru Agindua, abuztuaren 14koa, Gizarte Ongizateko Fondoaren elbarritasun- edo gaixotasun-pentsioa jasotzeko baldintzak arautzen dituena (BAO 173 zk., 2003ko irailaren 11koa).

Tramiteetarako dokumentuak