Gizartekintza

Adinekoak dinamizatzeko zerbitzua ematea

Zer da? - Zertan datza?

Adineko pertsonen artean parte-hartzea sustatzea eta, horretarako, aisialdirako hainbat alternatiba eskaintzea. Hala, aisialdia modu sortzailean eta ikasiz ematen da, guztia ere zahartze aktiboa sustatzeko eta adinekoen bizitza-kalitatea hobetzeko.
Hirugarren Adinaren Dinamizazio Zerbitzuak esku hartzeko programak garatzen ditu, honako jardun-eremu hauetan:
1. Adinekoen elkarteen mailan
Ezagutzen dugu kolektibo honen elkarte-mugimenduak duen garrantzia eta udalerriko gizarte-eragile gisa egiten duen lan garrantzitsua; beraz, gure helburuetako bat izango da elkarteekin dinamizazio zuzena egitea.
Gogoan izan behar dugun beste alderdi bat da Zuzendaritza Batzordea dela elkarte bakoitzaren "motorra"; horrenbestez, etengabeko prestakuntza beharrezkoa eta ezinbestekoa da kide guztientzat, horien hautagaientzat ere.
2. Maila komunitarioan
Galdakao udalerrian, adineko jende ugari dago, hainbat motibo tarteko, horiei elkartzeko beharra sentitzen ez dutenak. Horrela, partaidetza komunitarioa eta kolektibo honentzat arlo hauetan astialdia modu sortzailean sustatzen duten jarduerak ere eskaintzen dira:
? Gizarte- eta kultura-arloa: kultura-bisitak, ikastaroak.
? Osasun-arloa: Mendi-ibiliak, hitzaldiak, tailerrak.
? Aisia eta astialdi-arloa Adinekoentzako joko-olinpiada Galdakaoko jaietan, Gabonetako egitaraua.
? Informazio-arloa: Imsersoren bidaiak, garraioko beherapenak...

Nork eska dezake?

Galdakaon erroldatutako adinekoak.

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era
Dinamizatzailearen arreta emateko ordutegiari buruzko informazioa emango da eta Gizarte Zerbitzuetara bideratuko da.
b) Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegoetan:
- Ordutegia: astelehenak, asteazkenak eta ostiralak, 10:00etatik 13:30era. Ostegunak, 16:00etatik 18:00etara.
c) Telefonoz: 94 401 05 45

Beharrezko dokumentazioa

Ez da halakorik.

Jaso ondoko prozedura

1. Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuaren arreta emateko ordutegiari buruzko informazioa ematea.
Aurrez aurreko arretaren ordutegia:
Astelehenak, asteazkenak eta ostiralak, 10:00etatik 13:30era.
Ostegunak, 16:00etatik 18:00etara.

Prezioa / Kostua

Prozesuaren epeak

Ez dago.

Ondoko tramiteen laburpena

Gizarte Zerbitzuetatik:
Adinekoei dinamizazio-programari buruzko informazioa ematea.

Lege esparrua