Gizartekintza

Etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren eskaera

Zer da? - Zertan datza?

Eskatzailearen etxean zuzeneko arreta zerbitzu integrala da, etxez etxeko, zaintza pertsonaleko edo familia-hezkuntzako arretarako, etxeko bizi-kalitatea hobetzeko, pertsona familia-esparrutik eta ohiko gizarte-esparrutik ez deserrotzeko.

Nork eska dezake?

- Eguneroko bizitzako jardueretan autonomia pertsonala galdu duten edo galtzeko arriskua duten pertsonek, betiere, zaintzeko beharrizanen kategoria batzuei jarraiki egindako balioespen funtzionalaren arabera.
Gutxienez udalerrian sei hilabete erroldaturik daramatzaten pertsonek. Sei hilabeteko eskakizun hori harrera egiten duen pertsonari edo onuradunarekin batera bizi den pertsonari eskatuko zaio; eta harrera-araubidean daudenak edo aldizka -urtean sei hilabete baino gutxiagoko denboraldiak- beste pertsona batekin udalerrian bizitzen ematen dituzten pertsonak alde batera utziko dira.
Larritasun fisiko edo psikikoa dela-eta eta zailtasun handiak dituela-eta zerbitzua zuzen erabiltzea eragozten duen egoeran ez egotea, edo etxez-etxeko laguntza-zerbitzuko langileek ezin kontrolatu ditzaketen arriskuak eragin ahal dituen egoeran ez egotea.

Non tramitatzen da?

Esan Bulegoan: hitzordua zehaztu gizarte-langilearekin
a) Aurrez aurre
b) Telefonoz

Beharrezko dokumentazioa

. Eskatzailearen NANaren fotokopia, edo nortasun-agiri baliokidea.
. Familia-liburua, familia-unitatean 18 urtetik beherako adingabeak daudenean.
. Mendekotasuneko Balioesteko Unitateak emandako mendekotasun-balioespena, hala badagokio
. Bizkaiko Foru Aldundiak emandako desgaitasun-balioespena, hala badagokio.
. Medikuaren txostena, eredu normalizatuaren arabera.
. Egoera ekonomikoari buruzko datuak:
- Pertsona fisikoen azken errenta-aitorpenaren fotokopia, edo, horren ordez, aitorpena egitetik salbuetsita dagoela adierazten duen Ogasun Saileko egiaztagiria
- Gizarte Segurantzak emandako pentsio eguneratuen ziurtagiria edo beste erakunde batzuen pentsio osagarriak, mota eta zenbatekoa adierazita
- Aurrezki-txartelak, kontu korronteak, bonuak, akzioak, epe finkorako gordailuak, eta abar duen banku-erakunde guztien egoera eguneratu guztien ziurtagiria.
- Azken nominaren edo nominen fotokopia (aldakorrak badira).
- Prestazio ekonomikoen eta beste diru-sarrera batzuen ondorioz jasotako kopuruen ziurtagiriak.
- Ezarritako hileroko prezioaren ekarpena ordaintzeko erabiliko den banku-erakundea eta kontu korronte zenbakia.
- Gastu kengarrien frogagiriak (alokairua, hipoteka-kreditua, besteak beste).

Jaso ondoko prozedura

1. Kasuan erreferentea den gizarte-langilearekin edo kasu berrietako beste gizarte-langile batekin hitzordua zehaztea.
(Aperribain (astearteak) eta Usansolon (ostegunak, gizarte-langile erreferentea Carmen Mari da) Aurrez aurreko arreta emateko egunak: astearteak eta ostegunak.
Hitzordu-kopurua: 5 egunean, 09:00etatik (ordu erdiko tarteetan).
2. Hitzorduen txartela entregatzea.
3. Eskabidea eta dokumentazioa hartzea

Prezioa / Kostua

- Horretarako onetsitako prezio publikoen arabera.
-Irizpide hauen arabera:
a) Familia-unitatearen baliabide ekonomikoak, ekarpenaren muga gisa zerbitzuaren kostu erreala izanik.
b) Zerbitzuaren kostua.
c) Erabiltzaileak egiten duen zerbitzuaren erabilera-maila.
- Formula batzuei jarraiki, ezarritako balioen kalkulu orokorra egingo da.

Prozesuaren epeak

-Zenbatetsitako epea: hamabost egun.
- Legezko gehieneko epea: bi hilabete.
- Administrazio-isiltasunaren ondorioak: kontrakoa.

Ondoko tramiteen laburpena

Gizarte Zerbitzuetatik:
1. Pertsonari edo familiari etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren ezaugarrien berri ematea.
2. Eskabide-eredua eta dokumentazioa entregatzea.
3. Gizarte-langilearekin hitzordua zehaztea, dokumentazioarekin batera eskabidea formalizatzeko.
4. Erroldaren ziurtagiria sartzea.
5. Kasuaren diagnostikoa eta balioespena.
6. Prozeduraren jarraibidea.
7. Ebazpen-proposamena.
8. Ebazpena.
9. Jakinarazpena.
10. Zerbitzuaren hasiera, hala badagokio.

Lege esparrua

Etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren Galdakaoko Udalaren Araudia, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua, 238 zenbakian, 2008/12/11n