Gizartekintza

Informazioaren, balioespenaren, diagnostikoaren eta orientazioaren eskaera

Zer da? - Zertan datza?

Informazio-, balioespen-, diagnostiko- eta orientazio-zerbitzua honetan datza:
- Pertsonei zerbitzu eta prestazioei eta beraien eskubide eta betebeharrei buruzko informazioa ematea, bai eta eskabidearen bilakaerari buruzkoa ere.
- Beharrak balioestea.
- Pertsona prestazio ekonomiko edo zerbitzu egokienera orientatzea.

Nork eska dezake?

- Galdakaon erroldatutako pertsonak.

Non tramitatzen da?

Esan Bulegoan: hitzordua zehaztu gizarte-langilearekin
a) Aurrez aurre
b) Telefonoz

Beharrezko dokumentazioa

Jaso ondoko prozedura

1. Kasuan erreferentea den gizarte-langilearekin edo kasu berrietako beste gizarte-langile batekin hitzordua zehaztea.
(Aperribain (astearteak) eta Usansolon (ostegunak, gizarte-langile erreferentea Carmen Mari da) Aurrez aurreko arreta emateko egunak: astearteak eta ostegunak.
Hitzordu-kopurua: 5 egunean, 09:00etatik (ordu erdiko tarteetan).
2. Hitzorduen txartela entregatzea.

Prezioa / Kostua


Prozesuaren epeak

- Zenbatetsitako epea:
- 7 egun baliodun, lehenengo harremanaren eta lehenengo elkarrizketaren artean.
- 40 egun baliodun lehenengo harremanaren eta ebaluazioaren amaieraren artean. (15 egun, premia egonez gero).
- Legezko gehieneko epea:
- 7 egun baliodun, lehenengo harremanaren eta lehenengo elkarrizketaren artean.
- 40 egun baliodun lehenengo harremanaren eta ebaluazioaren amaieraren artean. (15 egun, premia egonez gero).
- Administrazio-isiltasunaren ondorioak:

Ondoko tramiteen laburpena

Gizarte Zerbitzuetatik:
1. Pertsonei honako alderdi hauei buruzko informazioa ematea:
? Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu eta prestazioak.
? Eskubideak eta betebeharrak, beharren balioespena eta, hala badagokio, diagnostikoa eta arreta pertsonalizatuko plana izateko eskubidea bereziki azpimarratuta.
? Eskabidearen bilakaera.
2. Beharrak balioestea, lehenengo ebaluazio orokorraren bidez eta, hala badagokio, mendekotasunaren, desgaitasunaren, bazterketaren eta babesik ezaren balioespen- eta diagnostiko-zerbitzu egokiari peritu-balioespena eskatzea.
3. Balioespen-oinarrian, jarraipena behar duen esku-hartzea behar den kasuetan, pertsonek gizarte-premien inguruan bizi duten egoeraren diagnostikoa egitea, parametro hauen arabera: autonomia/mendekotasuna, babesa/babesik eza, inklusioa/esklusioa, onarpena/partaidetza.
4. Prestazio ekonomiko edo zerbitzu egokienera orientatzea edo, hala badagokio, premiei erantzuteko prestazio eta zerbitzu egokienen konbinaziora.
5. Diagnostikotik hala ondorioztatuko balitz, erabiltzailearen parte-hartzearekin, arreta pertsonalizatuko plana egitea, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistematik aplikagarria litzatekeena.
6. Arreta pertsonalizatuko planean aurreikusitako jarduketa eta esku-hartzeak martxan jartzea eta horren jarraipena eta aldian behingo ebaluazioa egitea.
7. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu eta prestazio ekonomikoetara sartzeko bidea antolatzeko izapide, kudeaketa eta koordinazioko zeregin guztiak egitea.

Lege esparrua

12/2008 Euskal Legea, abenduaren 5ekoa, gizarte zerbitzuei buruzkoa
Eusko Jaurlaritzaren 155/2001 Dekretua, uztailaren 30ekoa, gizarte-zerbitzuen arloko egitekoak zehaztekoa.
Eusko Jaurlaritzaren 64/2004 Dekretua, apirilaren 6koa, gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna, eta iradokizunen eta kexen araubidea onartzen duena.