Ekimen honen bidez, Galdakaoko neska-mutilen aitak eta amak,umeak jaiotzen direnetik, euskarak jaioberriengan duen garrantziaz kontzientzia daitezen lortu nahi da. Zerbitzu honen helburua da aitek eta amek ahalegin bizia egitea hizkuntzaren transmisioa beraien seme-alaben garapenean ahalik eta errazena eta hurbilena izateko.
Adingabe batek udal-erroldan alta ematen duenean, gurasoei txartel bat ematen zaie, eta, horren bidez jakinarazten zaie Euskara Zerbitzuak opari txiki bat emango diela; txartel horrekin zerbitzura doazen gurasoei Ongi Etorri liburua banatzen zaie.
Interesa duten gurasoek galde-sorta bat betetzen dute, euskara-mailaren, interesaren, eta beste hainbat alderdiren inguruan.