Hezkuntza eta Euskara

Bardinean Euskeraz programan, zaintzaile euskaldunen poltsan, astialdiko eta kiroleko begiraleen poltsan, bai eta eskola partikularrak euskaraz emateko aurkezle eta pertsonen poltsan ere, izena emateko eskaera

Zer da? - Zertan datza?

Zaintzaile euskaldunen, aurkezleen, astialdiko eta kirol-arloko monitoreen lan-poltsak. Udalak bitartekaritza-lanak baino ez ditu egiten. Lan egiteko interesa duten pertsonen zerrenda ematen dio lan egiteko jendea behar duenari, eremuak hainbat izanik.

Nork eska dezake?

Aipatutako edozein eremutan lan egiteko interesa duen pertsona, euskal hiztuna dena.

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era
b) Internetez: www.galdakao.eus (Euskara-zerbitzua - Bardinean euskeraz)

Beharrezko dokumentazioa

- Curriculum vitaea
- Euskara-titulua

Jaso ondoko prozedura

- Zaintzaile, astialdiko edo kiroleko monitore edo ekitaldien aurkezlearen lanetan jarduteko pertsonaren bat kontratatzeko interesa dutenei ematen zaizkie zerrendak.
- Udalak berak ere zerrenda horietara jo dezake, zenbait jardueratarako edo jai, kultura edo bestelako ekitaldietarako.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

Ez dago eperik ezarrita. Urte osoan zehar irekita. Zerrendak eguneratu egiten dira, etengabe.

Ondoko tramiteen laburpena

Lege esparrua