Zaintzaile euskaldunen, aurkezleen, astialdiko eta kirol-arloko monitoreen lan-poltsak. Udalak bitartekaritza-lanak baino ez ditu egiten. Lan egiteko interesa duten pertsonen zerrenda ematen dio lan egiteko jendea behar duenari, eremuak hainbat izanik.
Aipatutako edozein eremutan lan egiteko interesa duen pertsona, euskal hiztuna dena.
a) Esan Bulegoan:
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era
b) Internetez: www.galdakao.eus (Euskara-zerbitzua - Bardinean euskeraz)
- Curriculum vitaea
- Euskara-titulua
- Zaintzaile, astialdiko edo kiroleko monitore edo ekitaldien aurkezlearen lanetan jarduteko pertsonaren bat kontratatzeko interesa dutenei ematen zaizkie zerrendak.
- Udalak berak ere zerrenda horietara jo dezake, zenbait jardueratarako edo jai, kultura edo bestelako ekitaldietarako.
Kosturik gabe.
Ez dago eperik ezarrita. Urte osoan zehar irekita. Zerrendak eguneratu egiten dira, etengabe.