Hezkuntza eta Euskara

Euskararen esparruan lan egiten duten erakundeentzako laguntzak, baita haien justifikazioa ere

Zer da? - Zertan datza?

Udalerriko gizarte-eremuetan euskararen benetako erabilera eta presentzia sustatzeko garrantzitsutzat jotzen diren programa eta/edo jarduerak finantzatzea da helburua.

- Tokiko euskararen ondarea biltzeko eta erabilera sozialerako berreskuratzeko programak (abestiak, bertsoak, euskalkiak...).
- Udalerriko elkarteetan eta kultura-, kirol-, aisia- eta astialdi-mugimenduetan euskararen erabilera sustatzen duten programak eta jarduerak, haurren eta gazteen eremuan bereziki eraginik.
- Udalerrian herritarren kolektibo esanguratsuetan euskararen erabilera sustatzen duten edo sektore zehatzetan euskararen erabilera bultzatzen duten programak eta jarduerak.
- Ikastetxeetako hizkuntza normalizatzeko planei laguntza emateko programak.
- Euskararen familia-transmisioan zuzenean eragiten duten programa edo jarduerak.
- Euskararen Erabilera Sustatzeko Plan Orokorrean jasotako eremuetan euskararen normalizazioan eragitea helburu nagusi duten programa berritzaileak edo interes berezikoak.
- Erakundearen edo elkartearen eta bere funtzionamenduaren barruan euskararen presentzia bermatzeko beharrezkotzat jotzen diren jarduera eta/edo kontzeptuak (itzulpen-zerbitzua, ekipamendua, materiala, euskaraz dauden web orriak...).

Nork eska dezake?

- Aurreko puntuan deskribatutako jarduerak eta programak sustatzen eta/edo egiten dituzten pertsona juridikoak eta erakunde edo elkarteak.

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era
d) Postaz

Beharrezko dokumentazioa

a) Sinatzailearen nortasun agiri nazionalaren fotokopia.
b) Erakundearen edo elkartearen identifikazio fiskaleko zenbakiaren fotokopia.
c) Erakundearen edo elkartearen estatutuen fotokopia.
d) Dagokion erregistro publikoan izena emanda egotearen ziurtagiriaren fotokopia.
e) Ogasun Publikoak eta Gizarte Segurantzak emandako ziurtagiriak, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izateari buruzkoak. Gehienez 3.000 euroko eskabideen kasuan, diru-laguntzei buruzko Araudi Orokorraren 24. artikuluak adierazitako ardurapeko deklarazio sinplifikatuak aurkez daitezke.
f) Aurreko ekitaldian garatutako jardueren memoria.
g) Proiektuaren edo programaren laburpen-fitxa (Udalak emandako eredua bete) eta, hala badagokio, garatutako proiektua.
h) Programa egiteko aurreikusitako gastu eta diru-sarreren aurrekontu xehatua eta zehatza, laguntzak emateko zein beste erakunde publikori edo pribaturi eskatu zaion adierazita eta horien zenbatekoa zehaztuta (Udalak emandako eredua bete).
i) "Hartzekodunen orria", behar bezala beteta.



a), b), c), d), f) eta i) letretan adierazitako dokumenturen bat dagoeneko administrazioak badu, eskubidea izango du ez aurkezteko, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 35.f artikuluak ezarritakoaren arabera. Kasu horretan, dokumentazio hori aurkeztu zenetik aldaketarik egon ez dela adierazteko ardurapeko deklarazioa aurkeztu beharko du, dokumentuak berariaz adierazita.

Jaso ondoko prozedura

1. Aurkezten diren agiriak jasotzea, egiaztatzea eta eskabidea erregistratzea.
2. Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eta dagokion erregistro-zenbakia ematea.
3. Eskabidea Euskara Arloari bidaltzea.

Prezioa / Kostua

Prozesuaren epeak

- Zenbatetsitako epea: hilabete
-Legezko gehieneko epea: sei hilabete
-Administrazio-isiltasunaren eragina: kontrakoa.

Ondoko tramiteen laburpena

- Diru-laguntza eskatzeko:
1. Eskabideak balioestea, deialdiaren oinarri arautzaileek ezarritako irizpideen arabera.
2. Emakidaren proposamena, txosten bidez egina.
3. Fiskalizazioa.
4. Batzordearen irizpena.
5. Zinegotzi ordezkariaren ebazpenaren bidezko onarpena.

- Diru-laguntza justifikatzeko:
a) Diru-laguntza emateko kontuan hartutako helburua aurkeztutako proiektuarekin bat bete dela ziurtatzeko agiria.
b) Jarduketa-memoria, egindako jarduerak eta eskuratutako emaitzak adierazita.
c) Programa gauzatzeari dagozkion diru-sarrera eta gastu guztien balantzea, helburu den programarako beste erakunde, elkarte eta/edo pertsona publiko eta/edo pribatu batzuetatik eskuratutako eta/edo horiei eskatutako laguntzak eta/edo diru-laguntzak zehaztuta, idazkariak sinatuta eta erakunde onuradunaren presidentearen ikus-onespenarekin.
d) Beste erakunde publiko batzuek diru-laguntzak edo laguntzak emateko akordioen kopia.
e) Gastuen fakturak, gutxienez emandako diru-laguntzaren zenbaterainokoa, diru-laguntza egoki aplikatu dela frogatu ahal izateko lagin gisa.

Justifikatzeko zail duten kasuetan, gastuen egiaztagiriak onartuko dira (tiketak, creditransa...), diruz lagundutako kopuru osoaren % 10eko gehieneko kopuruan eta, inolaz ere, 200,00 ?-tik gora.
f) Diruz lagundutako jarduera edo programa zabaltzeko publizitatearen alea, Galdakaoko Udalaren babesa berariaz bi hizkuntza ofizialetan edo, bestela, euskaraz agertzen dena.

Lege esparrua

- Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra
- Uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua.
- Galdakaoko Udalaren eta bere erakunde autonomoen diru-laguntzen emakida arautzen duen ordenantza orokorra, Galdakaoko Udalaren Osoko Bilkuran onetsia, 2005eko ekainaren 24an egindako bileran eta Udalaren Osoko Bilkurak 2007ko azaroaren 28an egindako bileran aldatua.