Hezkuntza eta Euskara

Hizkuntza-paisaia euskaraz sustatzeko laguntzak

Zer da? - Zertan datza?

Galdakao udalerrian euskarazko merkataritza edo publizitate-errotuluak edo olanak jartzen dituzten merkataritza-establezimenduentzako laguntzak; era horretan, euskaraz idatzitako paisaia sustatuko da.

Nork eska dezake?

Galdakaon dagoen eta aurreko puntuan deskribatutako jarduera sustatzen eta/edo egiten duen merkataritza- edo ostalaritza-establezimendu baten titular den pertsona fisikoa edo juridikoa.

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era
d) Postaz

Beharrezko dokumentazioa

a) Erakunde eskatzailearen IFZren fotokopia.
b) Eskabidea sinatzen duen pertsonaren NANaren fotokopia.
c) Egindako gastuen faktura originalak edo fotokopia konpultsatuak.
d) Establezimenduaren izena dakarren errotuluaren edo olanaren agiria edo argazkia.
e) Udalak emandako hirigintza-lizentzia.
f) Beste erakunde publiko edo pribatu batzuek kontzeptu beragatik emandako eta/edo horiei eskatutako beste laguntza batzuen zinpeko deklarazioa.
g) Banku-erakundeak betetako hartzekodun-fitxa.
h) Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean egotearen ziurtagiria.
i) Zerga-betebeharretan egunean egotearen Ogasunaren ziurtagiria

Jaso ondoko prozedura

1. Aurkezten diren agiriak jasotzea, egiaztatzea eta eskabidea erregistratzea.
2. Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eta dagokion erregistro-zenbakia ematea.
3. Eskabidea Euskara Arloari bidaltzea.

Prezioa / Kostua

Prozesuaren epeak

-Zenbatetsitako epea: hogei egun.
- Legezko gehieneko epea: sei hilabete.
- Administrazio-isiltasunaren ondorioak: kontrakoa.

Ondoko tramiteen laburpena

Lege esparrua

- Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra
- Uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua.
- Galdakaoko Udalaren eta bere erakunde autonomoen diru-laguntzen emakida arautzen duen ordenantza orokorra, Galdakaoko Udalaren Osoko Bilkuran onetsia, 2005eko ekainaren 24an egindako bileran eta Udalaren Osoko Bilkurak 2007ko azaroaren 28an egindako bileran aldatua.