Hezkuntza eta Euskara

Euskara ikasteko banakako laguntzak

Zer da? - Zertan datza?

Euskara ikasi duten edo ikasten ari diren pertsona fisikoei banakako diru-laguntzak ematea.

Nork eska dezake?

a) Galdakao udalerrian erroldatuta daudenak, behintzat ikasturtea hasi baino urtebete lehenago eta hala egotea ikasturtea amaitu arte eta eskabidea aurkezteko unean.
b) Galdakaon erroldatuta dauden 0 eta 12 urte bitarteko umeen aitak eta amak, ikasturtea hasi baino urtebete lehenago, gutxienez, eta hala egotea ikasturtea amaitu arte eta eskabidea aurkezteko unean.
c) Dendaren baten lan egiten duten jabeak edo pertsonak, baldin eta dendak helbide soziala Galdakao udalerrian badu eta bertan garatzen badu jarduera.
d) Galdakao udalerrian erroldatuta dauden pertsonak, gutxienez ikasturtea hasi baino urtebete lehenagotik eta hala dagoena ikasturtea amaitu arte eta eskabidea aurkezteko unean, Diru-sarreren Berme Errentaren eta/edo Gizarte Larrialdietako Laguntzen onuradun direnak.
e) Indarrean dagoen "Udal-enplegatu eta -kideak euskara-ikastaroetara joateko baldintzei buruzko udal-araudia"n ezarritakoa betetzen duten udal-enplegatu eta -kideak (BAO, 151 zk., 2008ko abuztuaren 8koa).

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era
d) Postaz

Beharrezko dokumentazioa

a) Interesdunaren NANaren fotokopia.
b) Matrikula ordaindu izanaren agiriaren fotokopia.
c) Zentroak edo euskaltegiak emandako ziurtagiria.
d) Galdakaoko udal-euskaltegiak emandako idatzia, zentroan matrikulatzeko aukerarik ez duela jakinarazten duena (ordutegiak, taldeak edo mailak direla-eta, Galdakaoko udal-euskaltegian matrikulatu ezin diren pertsonek aurkeztu beharreko idatzia). 2013ko deialditik salbuetsita.
e) Ikaslea beste udalerri batean lanean edo ikasten ari dela jakinarazten duen enpresaren edo ikasketa-zentroaren idatzia (Galdakaotik kanpora ikasten edo lanean ari diren ikasleek aurkeztu beharreko idatzia). 2013ko deialditik salbuetsita.
f) Kontzeptu horregatik beste laguntzarik jaso ez duelako zinpeko deklarazioa.
g) Familia-liburuaren fotokopia, hala badagokio.
h) Merkatarien kasuan, gainera, establezimenduak helbide soziala duela Galdakao udalerrian duela eta jarduera bertan garatzen duela egiaztatzeko agiria, eta, merkataritza-establezimenduen enplegatuen kasuan, lan-kontratuaren fotokopia (egindako ikastaroarena baino iraupen handiagoa).
i) Diru-sarreren Berme Errentaren eta/edo Gizarte Larrialdietako Laguntzen onuradun diren eskatzaileek laguntza hori jaso dutelako frogagiria.
j) Hartzekodunaren orria, hala badagokio.
k) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2. artikuluan jasotako debeku-kausa batean ere ez dagoelako ardurapeko deklarazioa.
l) Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzeko administrazio edo zigor aldetik zehapenik ez duelako ardurapeko deklarazioa, sexua, arraza edo erlijioa dela-eta egindako diskriminazioagatik zigorrik ez duela barne.

Jaso ondoko prozedura

1. Aurkezten diren agiriak jasotzea, egiaztatzea eta eskabidea erregistratzea.
2. Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eta dagokion erregistro-zenbakia ematea.
3. Eskabidea Euskara Arloari bidaltzea.

Prezioa / Kostua

Prozesuaren epeak

- Zenbatetsitako epea: hilabete
- Legezko gehieneko epea: 6 hilabete
-Administrazio-isiltasunaren ondorioak: kontrakoa.

Ondoko tramiteen laburpena

- Diru-laguntza eskatzeko:
1. Eskabideak balioestea, deialdiaren oinarri arautzaileek ezarritako irizpideen arabera.
2. Behin-behineko ebazpen-proposamena.
3. Emakidaren proposamena, txosten bidez egina.
4. Fiskalizazioa.
5. Batzordearen irizpena.
6. Zinegotzi ordezkariaren ebazpenaren bidezko onarpena.

- Diru-laguntza justifikatzeko:
Diru-laguntza aurkezteko unean justifikatuta daudela ulertzen da.

Lege esparrua

- Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra
- Uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua.
- Galdakaoko Udalak eta bere erakunde autonomoek diru-laguntzak emateko ordenantza arauemaile orokorra.