Astialdirako alternatiba. Apustu garbia egiten da ikastetxe, auzo, jatorri nahiz kultura desberdinen arteko elkarbizitzaren alde. Udalekuen oinarria jolasa eta jarduera sortzaileen garapena da. Uztailean izaten dira, 3 astez, gutxi gorabehera, goizez (urteko eskaintzaren arabera).
3 eta 10/12 urte bitarteko neska-mutilak, urteko deialdi bakoitzaren baldintza berezien arabera. Lehentasuna izango dute Galdakaon erroldatuta dauden pertsonak eta ezarritako baldintzak betetzen dituztenak.
(alda daiteke, urteko deialdiaren arabera)
-Euskara Zerbitzuan (Torrezabal Kultur Etxea), 09:00etatik 13:30era
-Usansoloko ludoteka, 19:00etatik 20:00etara
-Aperribai, 09:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 16:30era
-Udalaren web orria
Izena emateko orria, behar bezala beterik
Onartutako pertsonen zerrenda argitaratu ondoren, epe bat irekiko da, matrikula ordaintzeko eta frogagiri originala aurkeztu beharko dute.
- Izen-emateak jasotzea eta egiaztatzea.
- Zozketa, izen-emate gehiago badago plaza baino.
- Zozketaren ondoren, onartutakoen zerrenda argitaratzea.
- Dagokion matrikula ordaintzea.
- Itxaron-zerrendaren kudeaketa, hala badagokio.
- Behin betiko zerrendak argitaratzea.
- Aita eta amekin egindako informazio-bilerak.
- Udalekuen hasiera.
Horretarako urtero onetsitako prezio publikoen arabera.