Ludotekak Galdakaoko 3 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako gizarte- eta kultura-arloko ekipamenduak dira.
Galdakaoko 3 eta 12 urte bitarteko neska-mutilen aitak, amak eta tutoreak.
Bazkide izan nahi den edozein ludoteka.
Aurrez aurrekoa
Ludoteken ordutegia (uztaila, Gabonak eta Aste Santua izan ezik) eta kokapena:
Plazakoetxe
Lehenengo eraikina, beheko solairua
Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara (Tel. 663965028 Maitane)
Usansolo
Unkinako plaza z.g.
Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara (Tel. 662366047 Miren)
Bi argazki eta izena emateko orria behar bezala beteta.
Kosturik gabe, jarduera zehatz batzuetan eta udako egitarauan izan ezik.
Ez dago eperik ezarrita. Urteko edozein sasoitan eman ahalko dute izena (urte osoan zehar irekita dagoen zerbitzua, abuztuan izan ezik).
Fitxa datu pertsonalekin (izena, adina, helbidea eta telefonoa) eta irakaskuntza-zentroekin (izena, eredua, ikasturtea) beteta dagoenean, bazkide-txartela banatuko zaie, eta, ondoren, ludotekako jardueretan hartu ahalko dute parte, nahi dutenean.